Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak zoriondu ditu ETAren ingurunearen kontrako operazioa dela eta

2010.eko irailak 14

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Guardia Zibila publikoki zoriondu du ETA erakunde terroristaren ingurunearen kontra azken orduotan egindako operazioa dela eta. Horren esanetan, operazioa ''indarkeria terroristarekin behin betiko amaitzeko beste urrats bat da, ETAren komunikatuaren berri izan ostean esan genuena baieztatu egiten duena: Zuzenbidezko Estatua ez dagoela tregoan''.

Azken orduotan Guardia Zibilak egindako operazioaren baitan Ekin (ETA babesten duen organo gogorrenetakoa) legez kontrako erakundearen ustezko arduradunak atxilotu izana, Herrizaingo sailburuaren ustez, ''aurrerapauso garrantzitsua da erakunde terrorista babesten duen sarearen kontrako borrokan eta, aldi berean, ETA behin betiko desagerrarazteko bidean erakunde demokratikoek ez dutela amorerik emateko asmorik baieztatzen du''.
Aresen esanetan, "terroristen komunikatuaren berri izan ostean esan genuen bezala, argi dago erakunde demokratikoetatik ETAren kontra borrokatzeko ardura dugunok ez garela nahasiko batere dudarik gabe "nahikoa ez" den komunikatu batekin, eta irmotasunaren bide beretik jarraituko dugula ETAk jarduera terrorista behin behitiko uzteko erabakia hartzen duen arte.
"Ekin-eko zuzendaritza osatzen zutenak atxilotzeak -Herrizaingo sailburuaren esanetan- argi uzten du legeari iruzur egin nahian legez kanpoko alderdi eta erakundeak osatu nahi dutenek Zuzenbidezko Estatuaren sendotasunarekin topo egingo dutela".
Terrorismoaren kontrako operazio honetan, Herrizaingo sailburua Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroarekin harremanetan egon da une oro. Halaber, Ertzaintzak Guardia Zibilak eskatutako Herritarren Segurtasunerako lanak egin ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)