Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak mungiako eremu funtzionaleko lurralde plan partziala onartu du (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko martxoak 22

Gobernu Kontseiluak Mungiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala onartu du. Idazketa berrian, udal-planeamendua prestatzeko garaian indarrean zegoena hartu dute eredu; hala, beti informatzeko helburuz, orain artean gertatutako aldaketa eta eguneraketa guztiak txertatuta izango ditu.

Lurralde Plan Sektorialak prestatzeko eta aldatzeko dokumentuak, plan hau indarrean jarri zen garaian onartu ez zirenak, planean jasotako erabakien arabera eguneratu beharko dira, Mungiako Eremu Funtzionalari dagokionez.

Nolanahi ere, Lurralde Plan Partzial hau indarrean jarri den garaian indarrean diren Lurralde Plan Sektorialak plan partzialean xedatutakora egokituko dira. Mungiako Eremu Funtzionaleko udalerrien hirigintza-dokumentuak, Plan Orokorren formulazio-, berrikusketa- edo aldaketa-prozesuetan ari direnak eta plan hori indarrean jarri den garaian onartu ez direnak, egokitu egin beharko dira plan horretan jasotako xehetasunen arabera.

Indarrean den udal-hirigintza planeamendua plan horretan xedatutakoaren arabera egokitu beharko da, indarrean jarri eta bi urteren buruan.

Mungiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialak Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia udal-mugarteak biltzen ditu. Plan honen helburua eremu funtzionalaren lurralde-antolamendu jasangarria hamasei urterako zehaztea da, haren lurralde-egitura eta -eredua ezarriz. Planari egokitu beharko zaizkio udal-plangintzak, Lurralde Plan Sektorialak eta eremu funtzionalean eragina duten bestelako jardunak.

Planaren lurralde-ereduak honako helburu hauek ditu: ekonomia berriaren sostengua den ekoizpen-esparrua sortzea eta artikulatzea; osotasun metropolitarraren integrazio funtzionala hobetzea garraioari dagokionez, bai errepidekoa, zeinak beste funtzio batzuk ere betetzen dituen, baita garraio publikoa ere (trena batez ere), guztia ere, elkargune esparru batean eta moduzko banaketa berri baten aldeko apustua eginez (ibilgailu pribatuarekiko menpekotasun txikiagokoa); lurzoruaren urritasunari erantzuteko egoitza-esparrua eskari berrietan eta askotarikoetan biltzea, eskaintza zabalagoa eginez eta, era berean, lekuaren, tipologiaren eta salneurriaren araberako dibertsifkazioa eginez.

Metropoli moderno eta lehiakor baten ingurumen-esparru baliotsua integratzea, gaur egun inoiz baino ezaugarri garrantzitsuagoa baita, eta zerbitzuak eta haien kalitatea bermatuko ditu, gutxieneko zerbitzuentzat mugatu gabea eta ingurumen-ikuspegi zabalarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko