Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

12,4 milioi euro euskal enpresak nazioartekotzeko (Gobernu Bilera 2016-04-05)

2016.eko apirilak 05

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lau programaren deialdiak onartu ditu, euskal enpresen nazioarteko jarduera laguntzeko, orotara, 12.420.000 euro bideratuz.

Eusko Jaurlaritzak, lau ekimen horien bitartez, euskal enpresek atzerrian lantokian ezartzeari bultzada eman nahi dio, bai analisi-fasean bai inbertsio-fasean, nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko, hala nola atzerriko merkatuetan sektore-produktuak eta -zerbitzuak sustatzeko.

Programa multzo horren xede nagusia da euskal enpresak (bereziki ETEak) nazioartean txertatzea, eta beren lehiakortasuna hobetzea, gaur egungo egoera ekonomikoan beren ahalmen eta beharrizanetara egokitutako laguntza-esparrua ezarriz, euskal enpresen irekitasuna eta nazioartekotasuna bultzatuz, kanpoko merkataritza indartuz eta sendotuz, nazioarteko euskal ezarpenak areagotuz eta Euskadira kanpoko inbertsioa erakarriz.

Apirilean zehar, enpresek eta klusterrek honako deialdi hauetan parte hartzeko aukera izango dute: 

  • Global Lehian: nazioartekotze-prozesuaren faseetarako

Global Lehian programaren helburua nazioartekotzea sustatzea da eta nazioartean hedatzeko proiektuetarako eta ekimenetarako enpresen arteko lankidetza bultzatzen du, mota guztietakoa, izan jatorrian nahiz helmugan, eta nazioartekotze-prozesuaren etapa guztiak barne hartuz. 

Lau etapa bereizi dira: abiaraztea, sendotzea, atzerrian ezartzea eta talentua aktibatzea, eta enpresak merkatu globalera egokitzea.

Programak 5.520.000 euro bideratuko itzuli beharrik gabeko laguntza publikoetara. 

  • Gauzatu: atzerrian lantokiak ezartzeko inbertsioetarako

Gauzatu, atzerrian lantokiak ezartzeko laguntzen programak finantzaketa eskaintzen die euskal enpresei, 2016an atzerrian lantokiak ezartzea aztertu eta garatzeko.

Laguntza finantzarioa 5.000.000 eurokoa izango da (itzuli beharreko kredituak), eta euskal enpresek esportazio-jardueretatik atzerrian lantoki berriak ezartzerako jauzia, edo enpresak erosterakoa, eman ahal izateko inbertsioetara bideratuko da. 

  • Elkartzen: atzerriko sektore-sustapenerako, klusterren bitartez

ELKARTZEN programa irabazi asmorik gabeko erakundeei (nagusiki, klusterrei) zuzenduta dago, atzerrian sustapen-jarduerak gauzatu ditzaten 2016 ekitaldian, horretara 1.600.000 euroko aurrekontua bideratuta.

Programaren helburuak hauek dira: Euskadin kokatutako enpresek kanpo-merkatuetan garatzen dituzten produktu eta zerbitzuen merkatu-kuota handitzea, aipatutako merkatuetan euskal produktuen eta zerbitzuen presentzia sendotzea, eta euskal produktuak eta zerbitzuak sustatzeko eta beren irudia hobetzeko ekimenak bultzatzea.

Esaterako, sektore-azoketan, ekitaldi espezializatuetan edo misio sektorialetan parte hartzea, etab. 

  • Interlehian: nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko finantzaketarako

Euskal enpresa batzuen irekiera-maila kontuan hartuta ere, nazioarteko lizitazioetan, batez ere finantzaketa aldeaniztuneko erakundeek kudeatzen eta finantzatzen dituztenetan, kudeaketa-lanak konplexuak izaten dira, eta horren gaineko ezagutza, eskasa.

Laguntza-programa horren helburua da euskal enpresei beste merkatu batzuetan sartzen eta nazioarteko lizitazio publikoen deialdietara aurkezten laguntzea, horretara 300.000 euro bideratuta. Kopuru horren bidez, nazioarteko lizitazioetan parte hartzeak dakarren kostuaren zati baten ordainketa lagundu nahi da diruz.

Espainiakoak ez diren erakunde publikoek deitutako deialdietara aurkeztea lagunduko da itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez. Horrela, onuradunek obra-kontratuen lizitazioetan eta obra-publikoen, hornikuntzen eta zerbitzuen emakidetan parte hartu ahal izango dute.

Mexiko denez 2014-2016 aldirako Enpresak nazioartekotzeko planak zehaztutako herrialde lehenetsietako bat, eta kontuan hartuta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren 2015-2017 aldirako Euskadi-Mexiko Nazioartekotze-plan estrategikoa indarrean dela, herrialde horretako lizitazioek balorazio hobea izango dute.

Elkartzen programaren epea gaur, apirilak 5, hasi da. Gainerako programenak laster emango dira jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen diren egunaren biharamunean indarrean jarriz.

Informazio gehiago hemen:

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Zornotzamediac2
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco destinará 12,4 m de euros para la internacionalización de empresas vascas ➡ https://t.co/qYxNhES0RO

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco destinará 12,4 m de euros para la internacionalización de empresas vascas ➡ https://t.co/qYxNhES0RO

  • @PGdeSalazar
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco destinará 12,4 m de euros para la internacionalización de empresas vascas ➡ https://t.co/cw7qKAS5iM

  • @euroberri
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco destinará 12,4 m de euros para la internacionalización de empresas vascas ➡ https://t.co/cw7qKAS5iM

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 12,4 milioi euro bideratuko ditu enpresen nazioartekotzea laguntzera ➡ https://t.co/OnAql554wF

Komunikabideek behera kargatzeko