Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak VIA (Gasteizko Nazioarteko Aireportua) lagundu du Forondaren merkataritza-jarduera sustatzeko (Gobernu Bilera 2016-04-05)

2016.eko apirilak 05

Gobernu-kontseiluak Gasteizko aireportua sustatzeko VIA sozietateari bostehun mila euroko diru-laguntza ematea onartu du, Forondako pasaia-eragiketak sustatzeko ekintzak finantzatu eta Arabako zein autonomia-erkidegoko jarduera turistikoa bultzatu ahal izateko.

VIAren helburua aireportua sustatzea eta garatzea da, aire-bidezko garraiorako, industria aeronautikorako eta pertsonak garraiatzeko gune den aldetik. Helburu du, halaber, garraio-lanetan diharduten sozietateetan parte hartzea, modalitate guztiak kontuan hartuta (logistikoa, zamaketak, hustuketak eta karga mugitu eta finkatzekoak).

Sozietateak zailtasunak dituenez epe laburrean helburu zenbagarriak lortzera bideratu behar dituen baliabideak eskuratzeko, beharrezkoak dira bazkideen ekarpenak; hala bada, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak bostehun mila euroko ekarpen beharrezkoa egin du, pasaia-eragiketak eta turismo- nahiz merkataritza-jarduerak bultzatzera bideratutako ekintzak finantzatzeko.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Draconiangenie
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco apoya a VIA-Vitoria International Airport en la promoción de la actividad comercial de Foronda ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apoya a VIA-Vitoria International Airport en la promoción de la actividad comercial de Foronda ➡ https://t.co/pDvoXy1grC

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak VIA (Gasteizko Nazioarteko Aireportua) lagundu du Forondaren merkataritza-jarduera sustatzeko ➡ https://t.co/MuyDE8ZnPx

Komunikabideek behera kargatzeko