Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak geoEuskadi lan-webgunea eskainiko die plangintzako, hirigintzako eta ingurumeneko profesionalei

2016.eko apirilak 19

 

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren webgune horrek airetiko irudiak eta horiek enpresa-, ikerketa- eta katastro-jardueretan erabiltzeko aukera eskaintzen ditu
  • Hiru foru-aldundiekin elkarlanean, datu-iturriak partekatuz egin da
  • Izaskun Iriarte: «Lehengo eta oraingo airetiko irudiak konparatu daitezke»

 

Eusko Jaurlaritzaren geoEuskadi webguneak eskaintzen dituen aukeren aurkezpena egin da gaur goizean plangintzako, hirigintzako, administrazioko, enpresako eta ingurumeneko 150 profesional baino gehiagoren aurrean, Lakuan. Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriartek esan duenez, «geoEuskadiren bitartez, informazio geografikoa eskuratzea, lantzea eta gainjartzea errazagoa izango da, hiru foru-aldundietako datu espazialen egituren datuak ere bistaratu eta kargatuko dituelako».

 

«Produktu kartografiko historiko horiek zehaztasun tekniko eta metriko aparta dute, eta, planteamenduari dagokionez, gaur egungo beste batzuen parekoak dira. Katastroan ere erabili ahal izango dira, eta diziplina gehiagotan ere bai, tartean, lurralde-antolamenduan, hirigintzan, ingurumenean, uren arloan, basogintzan, lurren erabileran edota dokumentazio historikoko jardueretan», azaldu du Iriartek ekitaldiaren hasieran.

 

Sailburuak, halaber, ekimenaren lankidetza-izaera azpimarratu du: «Erakundearteko lankidetzari garrantzia eman zaio; esaterako, Espainiako Geografia Institutuak argazki zaharrak eman dizkigu, eta foru-aldundiek bereak. Horiek guztiak jarri dira herritarren eskura, dokumentu-oinarri bikaina direnez».

 

«Lehen, informazio horrekin lan egitea izugarri zaila zen. Geografia-informazioaren sistemetan aditua izan ezean, informazioa eskuraezina zen. Orain, ordea, informazioa erraz eta bizkor eskura daiteke. Izan ere, INSPIRE zuzentaraua jarraikiz, eta zerbitzuak estandarizatuta, geoEuskadi sortu dugu, geografia-informazioa erraz eskuratu, landu eta gainjartzeko aukera ematen duena», adierazi du Izaskun Iriartek.

 

Iriarteren iritzian, «gero eta gehiago erabiltzen da geoEuskadi Nekazaritza eta Ogasun sailetan, Eustaten eta Osakidetzan, are beste administrazio batzuetan, enpresetan eta herritarren artean ere. Gure kartografia-lanak sektore askotako aplikazioetan edo webguneetan txertatzen dira, informazioa eta teknologia berrerabilgarriak direnaren seinale».

 

Unibertsitateetan, erakundeetan, ingurumenean, ikerketan eta enpresan dituen erabilgarritasunak aurkezteko lan-jardunaldia antolatu da, edonori irekia, Eusko Jaurlaritzako, Espainiako Geografia Institutuko eta foru-aldundietako kartografia-zerbitzuen eskainitako ortoargazki historikoak bistaratzeko eta konparatzeko modua azaldu dena. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KristinApinaniz
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El Gobierno Vasco ofrece a profesionales de la planificación, urbanismo y medio... https://t.co/7w5FuP7a2J

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco ofrece a profesionales de la planificación, urbanismo y medio... https://t.co/7w5FuP7a2J

  • @leireingurucom
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak #geoEuskadi lan-webgunea eskainiko die plangintzako, hirigintzako eta ingurumeneko profesionalei➡ https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Barroso, Jesús María Erquicia, Victoria Azpiroz, Yolanda Perea, Cristina Mata, Mikel Elorza, Víctor Peña,