Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Lanbide Heziketako Hetel saria emateko ekitaldiaren buru izan da

2016.eko apirilak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren Hetel saria emateko ekitaldiaren buru izan da gaur; Mercedes-Benz eta Gestamp enpresen esku geratu da saria. Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak gaur egun, 38.000 ikaslek diharduten Lanbide Heziketa Euskadiko «ekoizpen-sarearen bizi-euskarri» bihurtzeko apustua egin du.

Bilboko BBK aretoan egin da gaur Lanbide Heziketarekiko konpromisoa erakutsi duten pertsonei, enpresei edo erakundeei aitortza egiteko Hetel sariak emateko ekitaldia. Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eeta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia ere izan dira ekitaldian.

Lehendakariak Lanbide Heziketaren etorkizuneko hiru ardatz azpimarratu ditu: ekintzailetza-kultura –hamar urtean, 600 enpresa sortu dira eta horietatik % 60k martxan jarraitzen dute–, nazioartekotzea eta ETEak babestea, guztira, 240 proiektu martxan jarrita.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak ikasketa horien alde egindako apustua nabarmendu du Urkulluk, eta gogorarazi duenez, Lanbide Heziketako Laugarren Euskal Planak sistema hori «gure ekoizpen-sarerako bizi-euskarri» bihurtzeko helburu handinahia planteatzen du, nagusiki, espezializazio aurreratuaren, berrikuntza aplikatuaren eta ekintzailetza aktiboaren esparruetan, besteak beste.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional ➡ https://t.co/MkkPHKovrK https://t.co/v

  • @gananzia
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional https://t.co/aRIgzLUDn0

  • @urreselia
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional ➡ https://t.co/MkkPHKovrK https://t.co/v

  • @ingegoros
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional ➡ https://t.co/MkkPHKovrK https://t.co/v

  • @Xabier_Egibide
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional ➡ https://t.co/MkkPHKovrK https://t.co/v

  • @Confeformacion
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional ➡ https://t.co/MkkPHKovrK https://t.co/v

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu preside la entrega del Premio Hetel de Formación Profesional ➡ https://t.co/MkkPHKovrK https://t.co/vKIYDNHe9o

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Lanbide Heziketako Hetel saria emateko ekitaldiaren buru izan da ➡ https://t.co/WNLuCZKKnE https://t.co/38BjpwGv8N

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)