Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

ICLEI-Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziak hiru lan-tailer egingo ditu Amurrion, Añanan eta Gasteizko eraztun berdean

2016.eko apirilak 25

Ekitaldia Artium Museoan, San Prudentzio egunean

 

Vitoria-Gasteiz, 2016-04-25

Apirilaren 27tik 29ra bitartean ICLEIk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu duen Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentziako teknikariz, alkatez, zinegotziz eta udal-ordezkariz osatutako talde batek hilaren 28an Amurrion, Añanan eta Gasteizko eraztun berdean egingo diren topaketetan eta lan-tailerretan hartuko dute parte, eta, ondoren, Gasteizko hiriburuko Artium Museoan egingo den ekitaldian izango dira.

 

Lehen tailerra «Amurrio jasangarria - Udalerri txikien gaitasun eraldatzailea» izenekoa izango da. Iosu Irabien alkateak Europako zinegotziei eta alkateei azalduko die Amurrio 10.000 bat biztanleko udalerria dela, industria-sektore garrantzitsukoa eta baso-azalera handikoa. Udalak Aalborgeko Gutuna sinatu zuen 2001ean, Alkateen Hitzarmena 2012an, eta, orain gutxi, Compact of Mayors ekimenarekin bat egin du. Gainera, EMAS ziurtagiriari eusten dio 2003az geroztik, eta eredugarria da udalerri ertain eta txikiek jasangarritasunari ikuspegi integral baten arabera aurre egiteko duten gaitasunari dagokionez.

 

Euskadiko hiriburuan, San Prudentzio egunez, «Gasteiz, hiriburu berdea - Naturaguneak eta eraikitako guneak berroneratzea» izeneko topaketa egingo dute. Europako Batzordeak Europako Hiriburu Berde izendatu zuen 2012an Gasteiz. Hiriak hogeita hamar urtetik gora daramatza ingurumenaren aldeko ekimenak gauzatzen eta konpromiso handia du garapen jasangarriko politiketan. Gainera, pertsonako eremu berde eta lorategi gehien dituen Europako hirietako bat da; horren erakusle, Salburua, naturan oinarritutako konponbideen bidez berroneratu dena. Horretaz gain Ataria hezeguneko interpretazio-zentroa ere bisitatuko dute.

 

Halaber, hiri-barnea bisitatuko dute, eremu publikoaren eta eraikiaren berroneratzea ezagutzeko, hiriko jasangarritasun-politiken ardatz nagusietako bat den aldetik. Hala, Europa kongresu-jauregiaren fatxada berdea, Gasteiz eta Antso Jakituna hiribideetako lanak edota Santa Maria katedrala birgaitzeko proiektua.

 

Araban, Europako udal-ordezkarientzako hilaren 28an antolatutako hirugarren topaketa «Gatz harana - Munduan parekorik ez duen kultura- eta natura-paisaia» izenekoa da. Gesaltza Añanako (Araba) gatz harana munduko arkitektura-, paisaia-, arkeologia-, geologia- eta historia-multzo berezienetako bat da. Europar Batasunak kultura-ondarearen Europa Nostra saria eman zion 2015ean; kultura-intereseko leku izendatuta dago; eta nazioarteko garrantziko hezeguneen Ramsar zerrendan sartu dute.

 Publikoari irekitako lehengoratze-proiektuan parte hartu ahal izango dute bisitariek. Proiektu horrek 7.000 urte baino gehiago dituen milaka gatz-plataformaz osatutako gatz-ustiategia biziberritzeko asmoa du.  Topaketa horien ondoren, parte-hartzaileei harrera egingo die Ana Oregi sailburuak Artium museoan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Talleres de trabajo en Araba con la “8ª Conferencia europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles-ICLEI” ➡ https://t.co/BrqEdndURU

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ICLEI-Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziak hiru lan-tailer egingo ditu Araban ➡ https://t.co/yw1Nya5K05

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)