Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

«Euskadiko Adierazpenarekin» bat egin dute Europako hiriek eta herriek, hiri-gizarteen erronkei aurre egiteko bide-orri berriarekin

2016.eko apirilak 27

 

  • Hiri      eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian bildu diren      toki-ordezkariek eta buruzagiek Euskadiko Adierazpena babestu dute. Europa      bizigarriago eta inklusiboagoko hiriak eta herriak produktiboak,      jasangarriak eta erresilienteak izateko bide berriak zehazten ditu.

 

  • Euskadiko      Adierazpenak eraldaketa soziokulturalak, sozioekonomikoak eta      teknologikoak babesteko eta errazteko hamabost modu biltzen ditu, helburu      batekin: herritarren bizi-kalitate duina bermatzea, tokiko eta munduko      ekosistemak eta baliabide naturalak errespetatuz.

 

Euskadiko Adierazpena Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian parte hartzen duten udal- eta eskualde-ordezkariek sinatu dute, hiri-gizarteei inguru produktibo, jasangarri eta erresiliente bilakatzeko bideak emateko asmoz.

Bilbo, 2016ko apirilaren 27a.- Europa eta Europar Batasuna erronka sozial eta finantzario garrantzitsuei aurre egiten ari direnean, tokian tokiko liderrek herritarren bizi-kalitatea bermatzeko pauso bat eman nahi izan dute.

Hiriek eskualde egonkorrak eta produktiboak sustatuz eredugarri izan nahi dute, finantza-krisiak aurrera jarraitu eta arlo askotan Europako instituzioen erantzun ofizialari aurka egin arren. Ekintza bereziki garrantzitsua da, errefuxiatuen iritsiera masiboari emandako erantzunak EBko estatu kideen arteko aldeak azaleratu baititu.

Euskadiko Adierazpenak haratago joateko beharra eta hori egiteko tokiko liderren nahia azpimarratzen ditu, baita gizarte zibilak ikuspuntu ekonomikotik eta sozialetik parte hartzeko modu berritzaileak bilatzekoa ere, erronka ekonomikoei, ingurumenekoei eta sozialei aurre egiteko helburuarekin. Era berean, herritarren mesederako balio ekonomikoa ekarriko duten irtenbide jasangarriak aurkitzearen garrantzia nabarmentzen du. 

Adierazpenak hainbat behar zehazten ditu, besteak beste: sistema energetikoak karbonorik ez eragiteko aldatzea, hiri-mugikortasun jasangarriko patroiak konfiguratzea, ekosistemen eta biodibertsitatearen zerbitzuak babestu eta hobetzea, naturguneen eta berdeguneen erabilera murriztea, baliabide hidrikoak eta airearen kalitatea zaintzea, klima-aldaketara egokitzea, bizileku egokiak ematea, gizarte-inklusioa bermatzea eta tokian tokiko ekonomiak indartzea.   

Helburu horiek eta Europa inklusiboagoa eta bizigarriagoa lortzeko, Euskadiko Adierazpenak hamabost bide azaltzen ditu, aldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa eragiteko. Sektore publkoaren eta pribatuaren arteko hutsuneari buruz hausnartzeko eta herritarren partaidetza sustatzeko deia da. Agiriak tokian tokiko balio-kateak estimulatzeko modu berritzaileak proposatzen ditu, ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko eta hori finantzatzeko. Eraldaketa teknologikoari dagokionez, Euskadiko Adierazpenak teknologia adimentsuak erabiltzeko garrantzia adierazten du,. Horretarako, tresna boteretsu gisa kontratazio publikoa aipatzen du, eta open data estandarrak erabiltzea proposatzen du. 

Euskadiko Adierazpenaren helburu nagusia hiriak eta herriak ekintza eraldatzaileak sortzeko inspiratzea da. 

2016ko apirilaren 27tik 29ra Bilbon egiten ari den Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziaren emaitza garrantzitsuenetako bat da, Aalborgeko Gutunaren (1994) eta Aalborgeko Konpromisoen (2004) osteko urrats esanguratsu bat.

Hiri eta Herri Iraunkorren Europako Konferentziak    

Udal- eta eskualde-gobernuen, Europako eta nazioarteko instituzioen, erakunde aldeanitzen, komunitate zientifikoaren, sektore pribatuaren eta gizarte zibilaren 800 ordezkari baino gehiago ari dira Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian parte hartzen, esperientziak trukatzen eta ideiak eztabaidatzen. 

Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko NBEren biltzarraren eta Parisko Klimaren Biltzarraren (COP21) ostean, tokiko jasangarritasunari buruz eztabaidatzeko eta informazioa partekatzeko Europako ekitaldi nagusia izango da 2016an. 

Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Elkarteak (ICLEI), Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Udalsarea 21ek (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) antolatu dute. Gainera, Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gasteizko Udalak babestu dute.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KristinApinaniz
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - «Euskadiko Adierazpenarekin» bat egin dute Europako hiriek eta herriek, hiri-gizarteen... https://t.co/bzR8E9wB

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - European cities and towns acclaim the Basque Declaration, the new roadmap to address... https://t.co/DStPEHFkKt

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - «Euskadiko Adierazpenarekin» bat egin dute Europako hiriek eta herriek, hiri-gizarteen... https://t.co/bzR8E9wBSf

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Ciudades y pueblos de Europa se adhieren a la “Declaración Vasca”, la nueva hoja de... https://t.co/FmvPQXjUut

  • @anaingurucom
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: «Euskadiko Adierazpenarekin» bat egin dute Europako hiriek eta herriek ➡ https://t.co/jVUrqRCKTq https://t.co/ZSVHbOILEa

  • @eeconsciente
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ciudades y pueblos de Europa se adhieren a la Declaración Vasca, para los retos que afrontan las sociedades urbanas➡ https://t.…

  • @uraEJGV
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ciudades y pueblos de Europa se adhieren a la Declaración Vasca, para los retos que afrontan las sociedades urbanas➡ https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Wolfgang Teubner, Eneko Goia, Gorka Urtaran, Juan Mari Aburto,