Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurkezpena

2016.eko apirilak 28

XXVIII. edizioa da aurtengoa

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Ainara Rodriguezek, Andoaingo Udaleko Euskara Zinegotziak, eta Oihane Agirrek, Goiena telebistako programazio zuzendariak, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurkezpena egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitzan. Kontutan hartu behar da sari honek Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren diru laguntza duela.

Ainara Rodriguezek azaldu duenez, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren hogeita zortzigarren edizioa da hau, eta aurreko urteetan bezalaxe, helburua du euskarazko kazetaritzan, edozein euskarritan  -prentsa idatzian, irratian, telebistan, interneten-, 2015eko maiatzetik 2016ko maiatzera bitarte egin diren lan ugariren artean bikaintasunagatik eredugarri direnak nabarmentzea eta saritzea. Aldi berean, aurtengo edizioaren ezaugarrien berri eman du. Alde batetik, eta iaz bezalaxe, bi sari izango dira:

  • XXVIII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, 9.000 euroko saria.
  • Kazetari Berria Saria, 3.000 euroko saria.

Era berean, kazetaritza eta komunikazio profesionalez osaturik dagoen Epaimahaiak (Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias) erabaki dezake  sari ekonomikorik ez duen Epaimahaiaren Sari Berezia ematea.

Sariaren bi ataletan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da lanak aurkeztea, nahiz eta  Sari Nagusiaren kasuan, epaimahaiak aurkeztutako lanen artean behar adinako kalitatezkorik topatzen ez badu, beti izango du aukera proposamenak egiteko. Autoreek nahiz komunikabideek, hala nola sariaren helburuekin zerikusirik duen edozeinek, aurkez ditzake lanak.

Oihane Agirrek,Goiena telebistako programazio zuzendariak, eta iaz saria jaso zuen Julen Iriondo kazetariaren lantaldeko kideak, azaldu du toki komunikabideen lanaren balioa; gertuko historiak kontatzea. Azaldu duenez, Jon Salaberri hiesdunen aldeko ekintzaile ahaztuaren historia kontatu beharra zuten.

Talde lanean egindako erreportajea izan zen, baina Goienako lantaldetik haratago, komunitatearekin egindakoa; Joxe Arantzabalek abiatu zuen ikerketa lana eta bere erreportajea Goienako Puntua aldizkarian irakurri ahal izan zen lehenengo. Ostean etorri zen Julen Iriondok zuzendutako ikus-entzunezko lan hau. Eta gero sarean zabaldu zen. Multimedia lan bat izan zen, Joxek liburu elektroniko batekin borobildu zuena.

Beraien lanak aurkeztera gonbidatu ditu toki hedabide guztiak; gertuko historiak kontatzeak baduelako oraina, eta zer esanik ez etorkizuna. Aldi berean, eskerrak eman dizkie sariaren antolatzaile eta epaimahaikideei, iaz jasotako sariak, tokiko hedabideek egiten duten lana aitortu zuelako.

Patxi Baztarrikak gaur goizean esan du: “Hizkuntza politikaren ikuspegitik begiratzen diogu guk, Eusko Jaurlaritzatik, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariari; euskararen sustapenaren betaurrekoekin, alegia. Erabilia izatea da euskarak behar duena. Horregatik da gure helburua euskal hiztunak areagotzea, euskal irakurleak eta ikus-entzuleak areagotzea. Hori baita euskarak behar duena: hiztunak, irakurleak, ikus-entzuleak, sortzaileak, kazetariak  behar ditu euskarak, hori da nahi duguna”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentada hoy en Donostia la 28 edición del #Premio de Periodismo Rikardo Arregi ➡ https://t.co/ta7Sq07PkI #Euskera https://t.…

  • @TicaCuesta
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentada hoy en Donostia la 28 edición del #Premio de Periodismo Rikardo Arregi ➡ https://t.co/ta7Sq07PkI #Euskera https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Oihane Agirre (Goiena Telebista), Ainara Rodrigez, Andoaingo Udala