Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak oinarri teknologiko eta berritzaileko ETEak sortzen eta garatzen laguntzeko Gauzatu programari 26 milioi euro bideratzea onartu du

2016.eko maiatzak 03
  • Toña sailburuak gaur jakinarazi du onartu egin dela Ondarroan behera etorritako mendi-magalak kaltetutako pertsonentzako aparteko laguntza, oinarrizko premiei aurre egin diezaieten
  • Gobernu-kontseiluak, halaber, hizpide izan du Eusko Jaurlaritzak Klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioarekin bat egitea

EAEko industria sendotu egin da azken hiru urteotan eta enplegua sortzeko eta enplegu-mailari eusteko gaitasun handiagoa du, baita negozio teknologiko eta berritzaileen alde apustu egiteko ere. Horren adibide da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatu eta SPRI Taldeak kudeatzen duen Gauzatu-Industria programan gero eta programa gehiago aurkeztu eta onartzea. Programa horren edizio berri bat onartu du gaur gobernu-kontseiluak, eta 26 milioi eurorekin hornitzea (itzuli beharreko kredituetan); izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Suspertzeko Programaren barneko bitarteko sendoena da, emaitza positibo egiaztatuak lortutakoa legegintzaldiko hiru urte hauetan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak egin du iragarpena gobernu-kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Gaineratu du 2013, 2014 eta 2015 urteetan Gauzatu programari esker 140 proiektu berritzaile jarri ahal izan direla abian –teknologia-arloko 48 barne–, 4.850 lanposturi eutsi zaiela eta 1.764 lanpostu berri sortu direla, hori guztia, 308,55 milioi euroko enpresa-inbertsioarekin. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro urteko eman ditu kreditu itzulgarrietan.

Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak Ikerbasque Fundazioaren Research Fellow eta Research Professor programen edizio berriari argi berdea eman dio. Josu Erkoreka Eusko Jaurlarktzako bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak azaldu duenez, aurten 1,1 milioi euro inbertituko ditugu ikertzaileer laguntzeko bi programa hauetan.

ONDARROAKO KALTETUEI DIRU-LAGUNTZAK ETA PARISEKO AKORDIOA

Bestalde, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 240.000 euroko premiazko aurrekontu-saila bideratuko dio Ondarroako Udalari, Kamiñaldeko luiziaren ondorioz kaltetutako pertsonen oinarrizko beharrak kudea ditzan. Guztira 475 bizilagunek etxebizitzak utzi behar izan dituzte.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik iragarri duenez, «Eusko Jaurlaritzak bat egin du Klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioarekin, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek sustatuta New Yorken jada abian jarri den prozesuan parte hartzeko».

2016-05-03ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    EJ oinarri teknologiko eta berritzaileko ETEak sortzen eta garatzen laguntzeko Gauzatu programari 26 M ... https://t.co/eAgzmCyeuy @Irekia

  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco acuerda destinar 26 millones de euros al programa Gauzatu de apoyo a las Pymes https://t.co/IPVicHB5uC

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Declaración de París, Ayudas a familias de Ondarroa ➡ https://t.co/4f0TJxsJ8a

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ @Gob_eus acuerda destinar 26 millones de euros al programa #Gauzatu de apoyo a las Pymes ➡ https://t.co/4f0TJxsJ8a

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)