Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Euskadiko gazteei zuzendutako «non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki lehiaketako sari banaketa

2016.eko maiatzak 09

Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordeak, Pedro Hernandok, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko Euskadiko gazteentzako Bosgarren Argazki Lehiaketako sariak eman ditu, gaur goizean.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboak antolatutako lehiaketa honek Euskadin EGEF Funtsen bitartez finantzatutako ekimenak ezagutaraztea du helburu, baita Europa Euskadiko gazteengana gerturatzea eta Europak beraien ingurune hurbilena garatzeko egiten duen ekarpenari buruz daukaten ikuspegia ere.

Facebook-en bitartez egin den lehiaketa honetan, EAEko 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu dute.

Bosgarren edizio honetan eta zale berriei esker, 8.068 partaidetzak lortu dira.

Azpimarratu behar da parte hartzaileek edizio honetan aurkeztu dituzten argazkiak kalitate handikoak direla.

Epaimahaiak aukeratutako argazki onenaren lehenengo saria Gasteizko SILVIA ARTECHEk irabazi du; bigarren saria  Bilboko FERNANDA FIERROri eman zaio, eta Facebook-en boto gehien jaso dituen argazkia Etxebarriko EVA CEMBORAINrena izan da.

 

Informazio gehiago: www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)