Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik BCWP-eko 20 finalista aukeratuko ditu ekimen eraldatzailea duen sukaldari hoberena saritzeko

2016.eko maiatzak 16
  • Elena Arzak chef gonbidatua buru duen batzorde teknikoari harrera egin die Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, eta Arabako Diputatu Nagusi Ordea, Pilar Garcia de Salazarek eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek.
  • Batzordeak 20 finalistak hautatuko ditu, baina horiek ez dira maiatzaren 26ra arte ezagutzera emango, New Yorken. Horren ondoren, irabazlea aukeratuko da uztailaren 11n, Basque Culinary Centerren. Chef irabazleak 100.000 euro bideratu ahal izango ditu sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea adierazten duen proiektu batera

 Gaur Basque Culinary World Prizeko batzorde teknikoa bilduko da Gasteizko Goiuri Jauregian. Bertan, Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimen eraldatzaileak dituzten chefak nabarmentzeko sariaren 20 finalistak aukeratuko dira. Apirilaren 30ean, hautagaiak izendatzeko prozesua amaitu zen, eta 220 hautagai aurkeztu dira guztira. 100 profesional inguruk 30 herrialdetako 110 hautagai proposatu zituzten. Horrek, hain zuzen, mundu osoan zehar ekimen eraldatzaileak dituzten chefak daudela nabarmendu zuen. Chef horiek gastronomia aldaketaren motorra izan daitekeela islatzen duten froga nabarmenak eskaintzen dizkigute. 

Elena Arzak chef gonbidatua buru duen batzorde teknikoari harrera egin die Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Arabako Diputatu Nagusi Ordea, Pilar Garcia de Salazarek.

Batzordeak hautagaitzak ebaluatu eta 20 finalistak aukeratuko ditu, eta epaimahaiari erabakiaren berri emango dio. Batzordea honako hauek osatzen dute: Elena Arzakek, hiru Michelin izar dituen Arzak jatetxeko chefak; Xavier Medinak, Kataluniako Oberta Unibertsitateko (UOC) Elikadura Sistemak, Kultura eta Gizartearen Departamentuko irakasle eta egitarauen zuzendari akademikoak; Frédéric Duhartek, elikaduraren antropologiaren eta historiaren alorreko aditu, idazle eta ikertzaileak; Marta Miguel Castrok, Elikadura Zientzien Ikerketa Institutuko ikertzaile titularrak; eta Jorge Ruiz Carrascalek, Kopenhageko Unibertsitateko (Danimarka) Elikagaien Zientzien Departamentuko katedradunak.

Isilpean, maiatzaren 26ra arte

20 finalisten izenak isilpean gordeko dira maiatzaren 26ra arte. Egun horretan, hautagaien zerrenda ezagutzera emango da, Blue Hill jatetxean (New York) egingo den ekitaldian, Dan Barber chefa bertan dela.

Gastronomia indar eraldatzaile bihur daitekeela erakustea da sariaren helburua. Euskadi-Basque Country estrategiaren esparruko Basque Culinary World Prize sariak, Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sustaturikoak, sukaldarien lana aitortzea du helburu; sukaldaritza alorreko berrikuntza baten bidez, kulturari, gizarte-erantzukizunari, iraunkortasunari edo garapen ekonomikoari lotutako proiektuen bidez edota elikagaien industrian inpaktu positiboa duten proiektuen bidez euren lanbidea gizartean eragiteko aprobetxatzen duten sukaldariena, hain zuzen. Chef irabazleak 100.000 euro bideratu ahal izango ditu sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea adierazten duen proiektu batera.

20 finalistak ezagutzera eman ostean, sariduna uztailaren 11n iragarriko da Basque Culinary Centerren.   

Epaimahaia

Celler de Can Roca jatetxeko Joan Roca chefa izango da Basque Culinary World Prizeko epaimahai-burua. Honako hauek ere izango dira epaimahaian: Gastón Acurio (Peru), Ferrán Adrià (Espainia), Dominique Crenn (Estatu Batuak), Dan Barber (Estatu Batuak), Heston Blumenthal (Erresuma Batua), Massimo Bottura (Italia), Michael Bras (Frantzia), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta beste chef batzuk. Beste diziplina batzuetako aditu ospetsuak ere izango dira gonbidatu: hala nola, Harold McGee idazle eta ikertzailea, zientziaren eta sukaldaritzaren alorreko ikertzailerik garrantzitsuenetakoa; Massimo Montari historiagilea, irakaslea eta gastronomoa, eta Elikaduraren Historiako aditurik handienetakoa; Laura Esquivel idazle mexikarra (Como agua para chocolate); eta Hilal Elver, Elikagai Eskubideari buruzko Errelatore Berezia Nazio Batuen Giza Eskubideen Goi Komisariotzan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    [GASTRONOMÍA] Euskadi busca los 20 finalistas del BCWP para elegir al mejor chef con iniciativas transformadoras ➡ https://t.co/POpZNpb3GR

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    [GASTRONOMIA] Euskadik BCWP-eko 20 finalista aukeratuko ditu ekimen eraldatzailea duen sukaldari hoberena saritzeko➡ https://t.co/qhlu314J0D

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elena Arzak chef,Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, eta Arabako Diputatu Nagusi Ordea, Pilar Garcia de Salazar