Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak euskal enpresek Hegoafrikan interesa dutela azaldu dio herrialde horretako Ekonomiaren Garapeneko ministro Ebrahim Pateli

2016.eko maiatzak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Arantxa Tapia sailburua gaur goizean bildu da Hegoafrikako Ekonomiaren Garapeneko ministro Ebrahim Patelirekin eta Euskadiko enpresek merkatu hura ikertzeko asmoa dutela azaldu dio eta horretarako bi herrialdeen arteko lankidetza motak abiarazi nahi dituela.

Lanpetuta izan da euskal ordezkaritza, tartean, EAEko energiaren klusterreko enpresa kideak; Ekonomiaren Garapeneko ministerioaren egoitzan izan dira, Johannesburgen, eta Patel ministroak interes handia agertu du Euskadik nekazaritza- eta arrantza-arloetako ikerketan eta garapen teknologikoan duen potentziala dela eta.

Agintari biek lankidetza-lerroetan sakontzeko konpromisoa hartu dute, nagusiki, energian eta energia berriztagarrietan, EAEko enpresen interes-gune nagusia denez.

Horretarako, Tapia sailburua Merkataritza eta Energiako zuzendari nagusi eta IPP Unit erakundeen arduradun Lionel Octoberrekin bildu da. Hain zuzen, unitate horrek egiten ditu Hegoafrikako Energia Ministerioaren mendeko deialdi publiko guztiak eta SENER ingeniaritza-taldearekin lankidetzan hasia da dagoeneko.

Eusko Jaurlaritzako eta klusterreko enpresetako ordezkariek parte hartu dute bilera horretan, eta Energia Ministerioaren mendeko unitateak energia berriztagarrien arloko etorkizuneko deialdien eta lizitazioen gaineko iragarpenak azaldu ditu.

Arratsaldean, euskal enpresek bi hitzordu garrantzitsu gehiago izango dituzte.

Lehena, ESKOM Estatuko elektrizitate-enpresan, eta bigarrena, Hegoafrikako finantza-erakunde nagusietako bat den Standard Banken.

Eskom elektrizitate-eskaera kudeatzeko programa berriak instalatzeaz arduratzen da, herrialdeko sare elektrikoaren fidagarritasuna hobetzeko. Horrenbestez, interes handia dute erakunde horretan Hegoafrikara joan diren EAEko enpresek.

Standard Bank-en kasuan, mintegi bat egingo da erakundeko arduradunekin, finantzaketa-bideak aztertzeko, energia-arloko inbertsioak eta proiektuak garatzeko balizko eragiketen finantzaketari dagokionez.*

Arantxa Tapia sailburuak lagun ditu bidaia honetan Saileko industriako, energiako eta nazioartekotzeko ordezkariak, SPRIko zuzendari nagusia eta EAEko energiaren klusterraren eta sektore enpresen ordezkariak. Bertaratu diren enpresak dira, besteak beste, Glual, Ormazabal, Sener, Ingeteam, Gamesa, Arteche eta Iberdrola.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskal enpresek Hegoafrikan interesa dutela azaldu diogu herrialde horretako Ekonomiaren Garapeneko ministroari ➡ https://t.co/vv5812BFUv

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    @arantxa_tapia presenta al Ministro de Desarrollo Económico de Sudáfrica el interés de empresas vascas por su país ➡ https://t.co/v4EOLzDIzq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)