Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak ETS, Euskal Trenbide Sareari esleitu dizkio Leioako Arana kaleko tranbia-plataforma egiteko lanak (Gobernu Bilera 2016-05-31)

2016.eko maiatzak 31

Gobernu Kontseiluak ETS, Euskal Trenbide Sareari esleitu dizkio Leioako Arana kaleko tranbia-plataforma egiteko lanak, eta ETSk eta Leioako Udalak, Sabino Arana kaleko tranbia-plataforma urbanizatzea eta eraikitzea gauzatzeko eta finantzatzeko, elkarlanerako hitzarmena izenpetuko dute. Lanok Leioa-Unibertsitatea ibilbidearen eraikuntza-proiektuaren barne daude.

Leioako Udalak Sabino Arana kaleko hiri-egokitzapenari ekingo dio, tranbia-plataforma hartuko duenez, eraikuntza-proiektuaren arabera. 

Lanon lehen fasea Euskal Trenbide Sarearen eta Leioako Udalaren arteko elkarlanerako hitzarmenaren bitartez gauzatzekoa da, eta Sabino Arana kaleko tranbia-plataforma Udalak kale horretarako idatzi eta gauzatuko duen urbanizatze-proiektuan txertatuko da.

Elkarlanerako hitzarmen hori dela eta, Euskal Trenbide Sareak tranbiaren eraikuntza-proiektua aurkeztuko dio Leioako Udalari, Sabino Arana kaleko tranbia-plataformak eragindako zatia Udalak idatziko duen urbanizatze-proiektuak barnean har dezan. Halaber, Euskal Trenbide Sareak tranbiari loturiko lanen kontratazioan aurreikusitako gastua finantzatuko du.

Leioako Sabino Arana kalean tranbiaren lanak egiteko aurreikusi den kopurua 2.000.000 euro da (BEZ barne) Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuaren kontura finantzatuko dira lanak; lan horietara bideratzeko kontu-saila erreserbatu zen abenduaren 23ko 9/2015 Legeak 2016 ekitaldirako onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren barneko erakunde publikoaren 2016rako kapital-aurrekontuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko