Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Markina-Xemein: herritarrek ekarpenak egingo dizkiote Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenari

2016.eko ekainak 08

•          Seitan, Uhagon Kulturgunean

•          Larunbatean, Gasteizko Europa jauregian, Arabako Erdialdekoa

 

 

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean egingo dute gaur arratsaldeko seitan, Busturialdea-Artibai-Gernika-Markina eremu funtzionaleko bilera parte-hartzailea, EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesua dela eta. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriarte eta Fernando Uriondo zuzendaria.

 

«Erkidegoko eremu funtzionaletan antolatu dugun zazpigarren bilera da, eta dagoeneko ekarpen interesgarriak jaso ditugu, mugikortasunari, landa-eremuko presentziari, lurralde-kudeaketari eta gure herrialdeko antolamenduaren oinarriak datozen hogei urtetarako zehazteko beharrezkoak diren alderdiei buruz».

 

Larunbatean, hilak 11, Gasteizen izango da bilera, 10:30ean, Arabako Erdialdeko eremu funtzionalarentzat. LAGak berrikusteko partaidetza-prozesua sustatu du Eusko Jaurlaritzak, hitzarmen publikoa xede duela, gizartearen partaidetzaren bitartez zehazteko Euskadiko lurralde-eredu berriaren oinarriak. 2016ko apirilaren eta azaroaren artean egingo da eta ekarpen guztiekin osatuko da 2016ko Euskal Hiria Kongresuan aurkeztuko den Lurralde Antolamenduaren Gidalerro berrien aurrerapen-agiria. 

 

Gainera, Euskadiko elkarte eta kolektibo sozialek, akademikoek, ekonomikoek eta ingurumen-arlokoek ekarpenak egiteko kontsulta- eta bilera-erronda egingo da; esaterako, aste honetan EHUn egingo dena. Aldi berean, tokiko adituen iritzia biltzeko Ekitaldea (lantalde teknikoa) eratu da Udalsarea, jasangarritasunerako udalerrien euskal sarearekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)