Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Via Campesinaren VII Konferentziaren nazioarteko aurkezpena

2016.eko ekainak 10

2017ko uztailaren 15 eta 24a bitartean Via Campesinaren VII Konferentzia ospatuko da Euskal Herrian. Bost kontinenteetatik etorritako 600 baserritar baino gehiago bilduko dira. Eta baita Europako herrialde ezberdinetako kideak, erakunde aliatuak, eta abar.

Bilera hori prestatzeko Euskal Herrian dago egunotan zehar Via Campesinaren Koordinaziorako Komite Internazionala. Konferentzia burutuko den eraikina bisitatuko dute eta instituzioekin eta eragile sozialekin bilerak egingo dituzte, Via Campesinaren eta Konferentziaren inguruko berri emateko asmoz.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Paul Ortega eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaria, Elena Gutierrez. Biek Eusko Jaurlaritzak VII Konferentziari eskeintzen dion babesa adierazi dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)