Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Irakasleen formaziorako jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru-laguntzak (Gobernu Bilera 2016-06-21)

2016.eko ekainak 21

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez onartu du, 2016an unibertsitatez besteko irakasleen etengabeko prestakuntzarako eta pedagogia nahiz didaktika eguneraketarako jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat laguntzak arautzen dituen Agindua. Deialdi honek 100.000 euroko diru-kopurua du.

Diruz lagunduko diren jarduerak, ondorengo ekintza hauetakoren bat burutzera bideratuak izan beharko dira:

-Irakasleen etengabeko prestakuntzara bideratutako ekintzak, formazio ikastaroen edo ikastaro tekniko zientifikoen bidez, beti ere hezkuntza eremuko ikerketarekin, gai didaktiko eta pedagogikoak eguneratzearekin edo Prest_Gara Planak bultzatzen dituen jardunbideekin zerikusirik baldin badute.

-Irakasleen  etengabeko prestakuntza arloko esperientzia-trukeei zabalkundea ematea asmo duten ekintzak, hala nola, bilkurak, kongresuak, jardunaldiak, praktika onen giden edizioa.

Diru-laguntza jasotzeko jarduerek 2016an zehar burutuak izan beharko dute. Deialdi hau Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Gara Planaren baitan sartzen da. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskubidetik kanpo gelditzen dira Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bultzatutako beste deialdiren batean laguntza jaso duten jarduerak.

Deialdi honetara eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MendizabalaFP
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... http…

  • @ivanramirezarr
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... http…

  • @ikaslanaraba
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... http…

  • @maria_meijide
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... http…

  • @juanjesuscape
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... http…

  • @LuisSaratxaga
    2016.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... https://t.co/U6xAR0S18I

Komunikabideek behera kargatzeko