Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskaratzen ditu lehen aldiz Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zeinbait itun

2010.eko urriak 06

Eusko Jaurlaritzak orain arte euskaraz eskuragarri ez zeuden Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zenbait itun euskaratzeko eta euskadi.net atarian sartzeko lanari ekin dio. Testuak kontsultatu eta behera kargatu daitezke, PDF formatuan, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Web-orriko Giza Eskubideei buruzko atalean (www.jusap.ejgv.euskadi.net).

Egun, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren itzulpenarekin batera, nazioarteko itun, hautazko protokolo eta konbentzio batzuenak eskuragarri daude. Tresna hauen helburuen artean daude, besteak beste, ekonomia-, gizarte-, kultura-eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena, heriotza-zigorra indarrik gabe uztea eta arraza zein emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzea.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IZAP) da iturri ofizialean, hots, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoan, gaztelaniaz eskuragarri zeuden jatorrizkoak euskaratzeko kudeaketa-lana burutu duena. Eta atal berriaren edukia handitu egingo da itun berriak euskaratzen diren heinean. 2011ko lehen seihilabeteari begira, emakumeen eskubideekin, haurren eskubideekin eta bereizkeria prebenitzearekin lotutako eransketa berriak edukitzea espero da.

 

euskadi.neten dagoeneko eskuragarri dauden testuen zerrenda

Giza Eskubideen Nazioarteko Ituna

Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala. *

Ekonomia-,gizarte-eta kultura-eskubideen Nazioarteko Ituna.

Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna.

Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren Hautazko Protokoloa.

Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko itunaren bigarren Hautazko Protokoloa, heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko helburua duena.

Giza Eskubideen aldeko tresna unibertsalak 

Arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeko Nazioarteko Konbentzioa.

Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko konbentzioa. *

Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako konbentzioa.

Haurren eskubideei buruzko konbentzioa.

Langile migratzaile guztien eta horien familiakoen eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioa.

Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko Konbentzioa.

Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioa.

 

(*) Lehen ere bazeuden Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala eta Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentzioa izeneko itunen aldez aurreko itzulpenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan