Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola eta Rousset Europar Batzordeko Garraioko zuzendari nagusiarekin elkartu dira AHTaz hitz egiteko

2010.eko urriak 07

Euskadiko eta Akitaniako ordezkaritza, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola eta Akitaniako presidente Alain Rousset buru zituztela, Europar Batzordeko Garraio eta Mugikortasuneko zuzendari Matthias Rueterekin elkartu dira gaur goizean Bruselan.

Arriola eta Roussetek abiadura handiko trenaren proiektuaren egoeraren berri eman diote Rueteri, eta adierazi diote, 3. proiektu estrategikoak, Atlantiko aldeko trenbide-ardatzari dagokionak, lehentasuna izaten jarraitu behar duela Europarentzat, eta hortaz, Europar Batasunaren aldetik finantzaketa-mailarik altuena lortu behar duela.

Arriolak adierazi duenez, Ruetek zoriondu egin ditu, Euskadin abiadura handiko trenaren proiektua hain garatua izateagatik, batez ere, Gipuzkoako adarrari dagokionean, eta berretsi du ardatz atlantikoak estrategikoa izaten jarraitzen duela Europar Batasunarentzat, abiadura handiko trenaren bidez, Europa hegoaldeko herrialdeak lotzen dituelako. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak ziur dago lehentasuneko 3. proiektuak, ardatza atlantikoari dagokionak, Europar Batasunarentzat lehentasuna izaten jarraituko duela, eta azkar garatuko dela.

Arriolak gogorarazi du Espainiako euskal zatia Frantziakoa baino "nabarmen aurreratuagoa"  dagoela, baina esan duenez, "frantziarrak ere  ari dira egin beharreko lanak zehazten, eta alde horretatik, Roussetek azpimarratu du proiektuak Akitanian lehenbailehen aurrera egin dezan ahaleginduko direla, euskal trazadurarekin konektatu ahal izateko".

"Guk harreman berezia dugu Akitaniarekin; Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetza-hitzarmen bat ere badugu, eta lankidetza horren muinetako bat,  hain zuzen, abiadura handiaren proiektuaren garapenari buruzkoa da" azaldu du Arriolak.

Sailburuak gogorarazi du gainera, Espainiar gobernuarentzat ere Euskal y-a proiektu estrategiko adela, eta ziur dago obrek aurreikusitako erritmoan jarraituko dutela, 2016an amaitu ahal izateko. Gainera, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak 275 milioi euroko aurrekontua gorde duela 2011ko aurrekontuetan, Gipuzkoan Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako zatia egiten jarraitzeko. Zentzuzkoa da aurrekontua handitzea, azaldu duenez, Gipuzkoako adarrean kudeaketaren erritmoa oso handia baita. "Horrela, urte amaieran 11 tarte izango ditugu obratan, eta aurreikuspenen arabera, otsail aldera beste bit artetakoak hasiko dira. Eta horretarako, jakina, diru-ekarpen handiagoa behar dugu, obrek aurreikusitako erritmoan jarrai dezaten".

Irun-Hendaia konexioari buruz, Arriolak azaldu du, konexioa zehaztea Espainiako eta Frantziako gobernuei dagokiela, eta egin dituzten bileretan hainbat aurrerapauso egin dituztela Euskal Y-a Frantziako eta Europako sarerekin lotzeko bidean

 

 

                                                                        

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • El Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, Iñaki Arriola, el Presidente de Aquitania, Alain Rousset y el Director de Transportes de la Comisión Europea, Mattias Ruette