Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Bilboko Udalal bilera egin dute gaur segurtasuna koordinatzeko Aste Nagusia

2016.eko abuztuak 17

Bilboko Udaletxean egin den bilera Ertzaintza eta Udaltzaingoa Koordinatzeko Batzorde Lokalaren barruan dago sartuta

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak zuzendu du Udaltzaingoa eta Ertzaintza koordinatzeko Batzorde Lokala. Gaur goizean izan da Bilboko Udaletxean. Honako hauek izan dira bileran: Josu Zubiaga, Segurtasuneko sailburuordea, Tomas del Hierro, Bilboko Udaleko Segurtasuneko zinegotzia, Iñaki Loizaga, Udaltzaingoaren zuzendaria, Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua, Josu Gotzon Lujua Bizkaiko lurraldeko burua, Todor Aresti Bilboko Ertzainetxeko nagusia eta Udaltzaingoaren buruak.

Bilkura bi polizia-erakundeen arteko lankidetza-politikaren esparruan kokatzen da, eta Aste Nagusian eta datozen hilabeteetarako lehentasunak ezarri eta lege-hausteak prebenitzeko azken xehetasunak lotzeko balio izan du.

Datorren zapatuan hasiko den Aste Nagusiari dagokionez, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko poliziak hiri osoan zehar zabalduko dira, txandaka egunean 24 orduko zaintza ziurtatzeko, batez ere jende gehien biltzen den guneetan. Kidego bakoitzaren eskumenen barruan, Ertzaintzak bere gain hartuko ditu larritasun bereziko kasuak eta delituak.

Ertzaintzako eta Udaltzaingoko uniformerik gabeko agenteek jai-eremua zainduko dute, diru-zorroen lapurretak, liskarrak eta ordena publikoa nahastu lezaketen ekintza guztiak prebenitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko