Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Genero-ikuspegia lurralde-antolamenduan eta hirigintzan, Lakuan aztergai

2016.eko urriak 03
  • 2016ko Berdintasunerako Foroa, lan-jardunaldia urriaren 14an

 VG 2016/10/03

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak “Genero-ikuspegia lurralde-antolamenduan eta hirigintzan” jardunaldia antolatu du hilaren 14rako, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatutako “2016ko Berdintasunerako Foroaren” eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesu parte-hartzailearen esparruan.

 

Sailburuorde Izaskun Iriartek adierazi duenez, “jardunaldiaren xedea da “Genero-ikuspegia EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan. Ekintza-proposamenak” txostena aurkeztea, genero-ikuspegia hirigintzan sartu duten tokiko hainbat esperientzia ezagutzea eta gaiaren inguruan hitz egiteko eta iritziak elkarrekin trukatzeko foro batez baliatzea”.

 

Topaketan izango dira, besteak beste, Ana Oregi, Inés Sánchez de Madariaga, Izaskun Landaida, Fernando Uriondo, Estibaliz Anitua, Helena Ortíz de Lejarazu, Sonia Campelo, Naiara Zabala, Zuriñe Elordi, Mikel Iriondo eta Elena Biurrun.

 

Jardunaldia administrazioko, ingeniaritzako eta arkitektura-estudioetako profesionalei zuzentzen zaie eta Eusko Jaurlaritzako areto nagusian garatuko da, Lakuan, Vitoria-Gasteizen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Inés Sánchez de Madariaga, Estibaliz Anitua, Helena Ortíz de Lejarazu, Sonia Campelo, Naiara Zabala, Zuriñe Elordi, Mikel Iriondo, Helena Biurrun