Berriak
Eu

"Beldur barik", Azaroaren 25eko Kanpainaren Leloa

2009.eko urriak 29

Emakundek eta EUDELek Berdinsarearen barruan, eta Barne Saileko Genero Indarkeriaren biktimen arretarako Zuzendaritzak sustatuta, aurtengo azaroaren 25eko kanpaina, Emakumearen kontrako Indarkeriaren aurkako Egunarena, gazteei zuzendua egongo da, konkretuki neska gazteei. 

Kanpainaren helburua emakume gazteen aurkako indarkeria prebenitzea da.  Kanpainaren sorkuntzan parte hartze handia izan dute gazteek beraiek, izan ere, gazteon mezua jaso nahi baitzen kanpaina honetan. Beste berezitasun bat ere badu kanpaina honek, neska talde batek, 17 eta 18 urte bitartekoak eta Eutsi musika taldea osatzen dutenak, kanta bat konposatu du kanpainarako eta larunbat honetan honen grabazioa egingo da Legazpin. Bertara gonbidatuak izan dira hainbat gazte, bideoan parte hartu dezaten. Kanta youtube-n entzun daiteke, honako helbidean: http://www.youtube.com/watch?v=YaBJkjVO5Q4&feature=player_embedded

Aurtengo kanpainan ere "puntu lila"-ren erabilera egingo da emakumeen kontrako indarkeriari ezetz esateko, eta kanpainan murgilduta dauden hiru erakundeek gonbidapenak luzatu dizkiete enpresa, entitate, erakunde  eta komunikabideei, azaroaren 25ean puntu lilaren erabilera egiteko.Aurtengo kanpainan ere "puntu lila"-ren erabilera egingo da emakumeen kontrako indarkeriari ezetz esateko, eta kanpainan murgilduta dauden hiru erakundeek gonbidapenak luzatu dizkiete enpresa, entitate, erakunde  eta komunikabideei, azaroaren 25ean puntu lilaren erabilera egiteko.

Iruzkin bat
  • Emakunde
    2009.eko urriak 29

    Me parece muy buena idea dirigir, en estos momentos, la campaña del 25 de noviembre hacia los sectores más jóvenes de nuestra sociedad. Un pequeño consejo, cuidado con "normalizar" el modelo masculinizado de comportamiento tanto para chicos como para chicas incluso en el mundo de la creación artística musical. Agurrak

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Emakunde