Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen %99k sare sozialen bat erabiltzen dute; %97,5ek egunero

2016.eko urriak 21
  • Gazte bakoitzak 3,8 sare sozial erabiltzen ditu batez beste Euskadin
  • Aukeratutako sare sozial motan eta erabileran alde handiak daude adina edo sexuaren arabera
  • Ziberaktibismoa: gazteen %37,1ek sare sozialak baliatzen dituzte eztabaidak edo salaketak sustatzeko eta zabaltzeko

Gazteen Euskal Behatokiak “Euskadiko gazteak sare sozialetan” txostena argitaratu du. Sare sozialen erabilera, sexuaren edo adin-tartearen arabera gertatzen diren desberdintasunak, ziberaktibismoa, ziberjazarpena edo antzeko gaiak jorratzen ditu azterlanak. Bertan jaso diren datuak inkesta zabalago batetik datoz, Gazteen Euskal Behatokiak 2016ko lehen hiruhilekoan egin duen “Euskadiko gazteak 2016” inkestatik hain zuzen ere. 

Hona hemen txostenak jasotzen dituen emaitza nagusiak:

Ia gazte guztiek erabiltzen dute sare sozialen bat

15-29 urte bitarteko Euskadiko gazteen %99k sare sozialen bat erabiltzen du. Euskadin, 4 sare sozial erabiltzen ditu, batez beste, gazte bakoitzak (zehazki 3,8). Sare horiek egunero edo ia egunero erabiltzen dituztela diotenak bakarrik hartuz gero kontuan, eguneroko erabiltzaileak %97,5 direla ikus daiteke (pixka bat bakarrik jaisten da erabiltzaile guztien ehunekotik), eta erabiltzaile horiek, batez beste, 3 saretara konektatzen dira egunero (2,9).

Euskadiko gazteak gehien konektatzen diren sare sozialak WhatsApp, Facebook, Instagram eta Youtube dira.

Bigarren bloke batean, Twitter, Snapchat eta Spotify daude.

Nolanahi ere, hauek gazteria osoari dagozkion portzentajeak dira, baina alde handiak daude sare sozialen erabileran neska eta mutilen artean, eta baita adinaren arabera ere: bereziki 20 urtez beherakoen eta 20-29 urte bitartekoen artean.

Harremanak izateko eta irudiak partekatzeko sare sozialetan, nesken presentzia mutilena baino handiagoa da

Sare sozial horien eguneroko erabilerari dagokionez, neskek mutilek baino gehiago erabiltzen dituzte egunero Facebook, Instagram eta Snapchat; mutilek, aldiz, neskek baino gehiago erabiltzen dute egunero Youtube. Spotify, Pinterest eta Wattpad-en eguneroko konexioari dagokionez, nesken ehunekoa, berriz ere, mutilena baino pixka bat handiagoa da; aitzitik, Twitter eta Telegramen eguneroko konexioa handiagoa da mutilengan neskengan baino.

WhatsApp-aren atzetik, Instagram-a da 20 urtez azpiko gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala. Adin horretatik gora, Facebook-a erabiltzen da gehien.

Adinari erreparatuta, kolektiborik gazteena da (15-19 urte) honako sare sozial hauek gehien kontsumitzen dituena: Instagram (WhatsApp-aren atzetik 20 urtez azpikoak egunero gehien konektatzen diren sare soziala da), Youtube, Snapchat, Twitter, Spotify, Ask.fm eta Wattpad.

Aitzitik, 25-29 urte bitartekoak dira Linkedln gehien erabiltzen dutenak, eta 20-24 urte bitartekoekin batera Facebook-era gehien konektatzen direnak. Hain zuzen ere, Facebook da (WhatsApp-aren atzetik) 20 urtekoek eta hortik gorakoek egunero gehien erabiltzen duten sare soziala. Laburrean:

-       WhatsApp da gehien erabiltzen den sare soziala eta horretan ia ez dago alderik sexuaren edo adinaren arabera.

-       20 urtez azpiko gazteen artean Instagram da bigarren sarea, eguneroko erabileran; adin horretatik gora bigarren toki hori Facebook-arentzat da.

-       Snapchat gazteenen sare soziala da; 20 urtetik beherakoen ia erdiek egunero erabiltzen dute; 25 urtetik gorakoak, aldiz, ia ez dira horretara konektatzen.

-       Oro har, 15 eta 19 urte bitartekoak dira sare sozialak gehien erabiltzen dituztenak eta horien artean neskek mutilek baino gehiago.

Gazteak hiru sare sozialetara konektatzen dira, batez beste, egunean. Konbinaziorik gogokoena hau da: WhatsApp, Facebook eta Youtube.

Oro har, gazteenek (15-19 urte) apur bat gehixeago erabiltzen dituzte sare sozialak: batez beste, 3,4 saretara konektatzen dira, egunean. 20-24 urte bitartekoak, batez beste, 3 sare sozialetara konektatzen dira egunean, eta kopuru hori 2,5era jaisten da 25 eta 29 urte bitartekoen artean.

Sare sozialen eguneroko erabileran gehien errepikatzen den konbinazioa hau da: WhatsApp, Facebook eta Youtube (hiruko konbinazioak egin dira, kontuan izanik gazteak, euren esanetan, hiru saretara konektatzen direla batez beste egunero). Gazteen % 23,5 hiru sare horietara konektatzen da egunero.

Aintzat hartuz gero 20 urtetik beherakoak bakarrik, egunero gehien errepikatzen den konbinazioa hauxe da: WhatsApp, Instagram eta Snapchat.

Ziberaktibismoa: Iazko urtean, gazteen %37,1ek baliatu zituen sare sozialak eztabaidak edo salaketak sustatzeko edo zabaltzeko.

Iazko urtean zehar, Euskadiko gazteen heren batek baino gehiagok (% 37,1) baliatu zituen sare sozialak eztabaidaren bat sustatzeko, egoeraren bat salatzeko, gai baten alde agertzeko edo horri buruzko iritzia emateko.

Ziberaktibismoa gero eta handiagoa da adinak, ikasketa-mailak, politikarekiko interesak eta arazo publikoetan parte hartzeko gogoak gora egin ahala.

Ziberjazarpena: sare sozialetako jazarpen-modurik ohikoena WhatsApp taldeetatik botatzea da

Sare sozialak erabiltzeak berekin dakar gaitzespen- edo jazarpen-jokaera batzuk jasan ahal izatea; besteak beste, WhatsApp-taldeetatik botatzea, sare sozialen batean nortasuna faltsutzea edo irudi konprometituak edo iraingarriak zabaltzea. Sare sozialetako jazarpen-modurik ohikoena WhatsApp taldeetatik botatzea da.

Bost gaztetatik batek (%19,6) baieztatzen du WhatsApp talderen batetik bota dutela inoiz. %3,8k dio askotan gertatu zaiola hori, eta gainerako %15,8ak dio noizbait bakarrik gertatu zaiola.

Gazteen % 8,4k dio nortasuna faltsutu diotela inoiz sare sozialen batean: % 0,6ri askotan gertatu zaio hori, eta gainerako % 7,8ari, aldiz, kasuren batean bakarrik.

Eta gazteen % 6,6k dio beste pertsona batzuk bideo edo argazki konprometitu edo iraingarriren bat igo dutela Internetera edo horiek sare sozialetan barrena zabaldu dituztela, beraien baimenik gabe. Berriro ere, % 0,6k dio askotan gertatu zaiola hori, eta gainerako %  6,0ak dio noizbait bakarrik gertatu zaiola.

(*)”Euskadiko gazteak eta sare sozialak” txostena, bere grafiko eta taula eta guzti, atxikitako PDF dokumentuan eskuragarri.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @masterMBAe3
    2016.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @iEuskadi: La media de redes sociales de la que es usuaria una persona joven de Euskadi es de 3,8 redes sociales https://t.co/bRogZXySuO

  • @iEuskadi
    2016.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    La media de redes sociales de la que es usuaria una persona joven de Euskadi es de 3,8 redes sociales https://t.co/bRogZXySuO

  • @Rakelgola
    2016.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @vioglez: El 99% de la juventud vasca entre 15 y 29 años usa alguna red social; el 97,5% lo hace a diario https://t.co/yVxwgdcEXj #rrss…

  • @leiresoul
    2016.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @vioglez: El 99% de la juventud vasca entre 15 y 29 años usa alguna red social; el 97,5% lo hace a diario https://t.co/yVxwgdcEXj #rrss…

  • @alianzo
    2016.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    50% people under 20 in the Basque Country do use @snapchat https://t.co/hBihF78Bq6

  • @kpitannebul
    2016.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @vioglez: El 99% de la juventud vasca entre 15 y 29 años usa alguna red social; el 97,5% lo hace a diario https://t.co/yVxwgdcEXj #rrss…

  • @jamoral
    2016.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Hay algún menor de 29 años que no use Whatsapp? El Gobierno Vasco dice que sí: https://t.co/1ta2sbbQxi

  • @gananzia
    2016.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    El único que conoce a algún vasco menor de 29 años q no use redes sociales es @eustat: https://t.co/IhZuf8aRYK

  • @alianzo
    2016.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    #tendencias El Gobierno Vasco dice que los vascos menores de 20 años usan más Instagram que Facebook: https://t.co/hBihF78Bq6

  • @LuisSaratxaga
    2016.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    El 99% de la juventud vasca entre 15 y 29 años es usuaria de alguna red social; el 97,5% lo hace a diario https://t.co/YYsFgROkIN

  • @gananzia
    2016.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    El 99% de la juventud vasca entre 15 y 29 años es usuaria de alguna red social; el 97,5% lo hace a diario https://t.co/OXYZ8kDpyD

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)