Berriak
Eu

Nafarroa Akitania-Euskadi Euroeskualdean sartzeko azken urratsa

2016.eko urriak 22

Gaur emango da Nafarroako Foru Komunitatea Akitania-Euskadi Euroeskualdean sartzeko azken urratsa. Administrazio-tramiteak gainditu ondoren, eta alegazioak aurkezteko epea amaituta, Euroeskualdeko Batzarraren hurrengo bileran gauzatuko da atxikimendu ofiziala. Joan den martxoan onartu zuen Batzarrak Nafarroaren atxikimendu-eskaera onartzea, eta ondoren hiru gobernuek berretsi zuten.

Behin Euroeskualde berria eratu ondoren, lurraldeen arteko lankidetzarako espazio honek –2011 amaieran eratu zen– 9 milioi biztanle izango ditu, eta nabarmen indartuko du Europan, eta bereziki Ardatz Atlantikoan, duen lekua.

Nafarroaren berezko xedea da, ikuspegi historikotik eta geografikotik, Euroeskualdea ikuspegi europarraren esparruan eraikitzeko prozesuan parte hartzea. Bere helburua da mugez gaindiko lankidetza sustatzea hiru lurralde hauetako gizartearen eta ekonomiaren esparruko eragileen artean.

Euroeskualdeak, era horretara, marko egokia izango du lankidetza-erronka berriei aurre egin ahal izateko hainbat esparrutan: kultura, eleaniztasuna, gazteria, ezagutzaren ekonomia, lurraldeko turismoaren erakargarritasuna, garapen jasangarria, eta abar.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JuanBta48
    2016.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    -Último paso hacia la adhesión de Navarra a la Eurorregión Aquitania-Euskadi
    https://t.co/G92C9d6MdK https://t.co/svLEgPF5oz

Komunikabideek behera kargatzeko