Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenaren aurrerapena izango da azaroaren 21ean eta 22an Donostian egingo den Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioko gai nagusia

2016.eko azaroak 17

 

Donostiako Carlos Santamaria zentroan egingo da azaroaren 21ean eta 22an Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioa, eta gaia izango du “LAGen Berrikuspenaren Aurrerapena: Lurralde Eredua. Lurraldea 2040”. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatutako jardunaldietan Euskadiko erakundeetako 300 bat profesionalek eta teknikarik hartuko dute parte.

 

Kongresuari datorren astelehenean, 9:30ean, emango zaio hasiera, eta bertan izango dira Ingurumen eta Lurralde Politikako Ana Oregi sailburua eta Izaskun Iriarte sailburuordea. Ondoren “LAGen Ereduaren Berrikuntza” gaiari helduko zaio eta bi txosten aurkeztuko dira: “Lurralde Adimendunen Gobernaketa” Daniel Innerarityk aurkeztuko du (Filosofia Politikoko katedraduna, UPV/EHUn Ikerbasqueren ikerlaria eta Gobernantza Demokratikorako Institutuaren zuzendaria), eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspenaren Aurrerapena: prozesua eta eduki orokorrak”Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek.

 

Hamabietan “LAGen Berrikuspenaren Aurrerapenaren Funtsezko Elementuak” azalduko dira “Zeharkako gaiak: lurralde eta hirigintza plangintzaren praktikarako erronka” hitzaldiaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Aholku Batzordeko kidea den Santiago Peñalba Garmendiak emango du.

 

“Euskara lurralde eta hirigintza plangintzan"gaiari Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak helduko dio, eta “Osasunaren erronka lurralde plangintzan” gaiari Osasun Saileko Jesus Ibarluzea Maurolagoitiak.  

 

“Ingurune fisikoa, landa-ingurunea, paisaia, LAGen Berrikuspenaren Aurrerapenaren funtsezko elementuak”Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak aurkeztuko du, eta “Ingurune fisikoaren antolamendua lurralde plangintzan” txostena Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Mª José Ainz Ibarrondo irakasleak. “Landa-ingurunea lurralde plangintzan” gaiari buruzko azalpena Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Aholku Batzordeko kidea den Yolanda Armentiak emango du eta “Azpiegitura berdea hirigintza plangintzan. SITxell esperientzia” gaiari buruzkoaBartzelonako Diputazioko Lurralde Plangintza eta Analisirako Bulegoaren buru den Carles Castell Puigek. “Paisaiarako hurbilketa. Donostialdea-Bidasoa Beherea eremu funtzionalaren katalogoa” da Sigmateceko Pablo Sánchezek eta Inguruko Ana Izquierdok egingo duten aurkezpenaren titulua.

 

Asteartean, hilaren 22an, “Hiri-habitata” izango da gaia, eta horrekin lotuta aurkeztuko dira “Smart cities izenekoak, Koroatze auzoaren esperientzia. Vitoria-Gasteiz”, UPV/EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea den Fernando Bajoren eskutik, eta Trantsizioan diren espazioak kontuan hartzeko aukeren analisia”, Ttipi Studioko Ane Abarrategiren eta B-Studio arkitekturako Irati Burguésen eskutik.

 

“Gaztela eta Leonen izandako esperientzia hiria birgaitu eta berroneratzean”Gaztela eta Leoneko Juntako Sustatze eta Ingurumen Saileko Etxebizitza, Arkitektura eta Urbanismoko zuzendari nagusi Angel Marinerok azalduko du.

 

Kongresuko beste gai bat “Mugikortasun jasangarria eta baliabideen kudeaketa jasangarria” izango da, eta IDOMeko Lurrazaleko Hiri Garraioaren Arduraduna den Mª de la Concepción Ortega Ortizek aurkeztuko du “Mugikortasun jasangarria" txostena. “Ekonomia zirkularra Euskadin” ACLIMAko zuzendari nagusi Kristina Apiñanizek azalduko du eta “Euskadi 3E-2030 estrategia energetikoa eta lurralde plangintza” Eusko JaurlaritzakoEnergiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús María Erquicia, Victoria Azpiroz,Daniel Innerarity ,Santiago Peñalba