Berriak Osasuna
Eu

Euskadik Europako Batzordearen Reference Site arloaren 4 izarrak eskuratu ditu, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboaren eta osasuntsuaren artatze integralean egindako lan eredugarriagatik

2016.eko abenduak 07

European Summit on Digital Innovation for Active and Healthy Ageing gailurraren barruan, Bruselan gaur egin den ekitaldi batean

Euskadik Europako Batzordearen  Reference Site arloaren 4 izarrak eskuratu ditu, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboaren eta osasuntsuaren artatze integralean egindako lan eredugarriagatik.

Aitorpen honen bitartez, zahartze aktiboari eta osasuntsuari ekiteko garapen, neurri eta jardunbide egoki berritzaileak hartzean lan bikaina erakutsi dutenak saritzen dituzte.

   

Guillermo Viñegra Osasun sailburuordea eta María Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria buru zituen ordezkaritza instituzional batek jaso du, gaur, Bruselan, Euskadiri  Reference Site arloak emandako 4 izarreko saria, Günther Oettinger Ekonomia eta Sozietate Digitalaren Europako Komisarioaren eskutik. 4 izarreko kalifikazioa –lor daitekeen handiena–, zahartze aktibo eta osasuntsuari ekiteko garapen, neurri eta jardunbide egoki berritzaileak hartzean egindako lan bikainagatik eskuratu du.

European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing (EIP-AHA), Zahartze Aktiborako eta Osasuntsurako Europar Elkartearen ekimenaren barruan burututako jardunbide egokiak burutzeagatik, Euskadi erreferentzia da Europan. Ekimen horren helburu dira 2020rako bizi itxaropena bi urtez luzatzea eta lehiakortasun europarra hobetzea.      

Europako Batzordeak honako hau adierazi du: “Euskadi bezalako Reference Site arloek erakusten dute “Helize Laukoitzeko” eredu batean oinarritutako berrikuntzan aurrera egiteko estrategia integralak badaudela. Eredu honen barne sartuta daude industriako, gizarte zibileko eragileak, akademiakoak, eta eskualde- zein toki-mailako gobernu-agintariak”.

Aurkeztutako 74 kandidaturen artetik, Euskadi da kalifikazio gorena lortu duten zortzi Reference Siteetako bat. Euskadik eskuratutako sariaren banaketa Europako Batzordeak antolatu duen eta egun hauetan Bruselan burutzen ari den “The European Summit on Digital Innovation for Active and Healthy Ageing” foroaren barruan egingo da.

Osasun-sistemak eta beste eragile batzuek osatzen duten euskal ordezkaritzak parte-hartze aktiboa dauka Summit-ean. Reference Site arloaren Lankidetza Sarearen bilerak egiteaz, hainbat Action Group-etan lana erakusteaz, eta Kronikgune-k parte hartzen duen ebaluazioko MAFEIP tresna hedatzeaz gain, foroan zehar Aguirre zuzendaria Europako Batzordeko CNECT Zuzendaritza Nagusiarekin bilduko da, baita Eskozia eta Akitania bezalako Europako beste herrialde eta eskualde batzuekin ere. Bilera horien bitartez, herrialde eta eskualde hauekin daukan harreman egonkorrean etorkizunean eman beharreko urratsak prestatuko dira. 

Euskadiko Reference Site arloak barne hartzen ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Osakidetza, Kronikgune, Bizkaiko Foru Aldundia, Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta Matia Institutua, Tecnalia eta Mondragon Korporazioa bezalako beste erakunde batzuk. Arlo publikoaren eta pribatuaren elkarlan hau, koordinazio soziosanitarioa eta zahartzeak planteatzen dituen erronkei erantzutea, eta berrikuntzaren bitartez aukerak aurkitzea dira, Viñegra sailburuordearen hitzetan, “pertsona gure jardueren erdian jartzen duen apustu baten zutabeak, bizi kalitate eta gizarte-ongizate hobea lortzeko helburuarekin”.

 

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak