Eu

10,8 milioi Bizkaiko Probintzia Fiskaltzaren egoitza berriarentzat (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran erabaki du baimentzea Bilbaoko Henao kaleko 9 zenbakiko eraikina birgaitzeko eta zabaltzeko lanen kontrataziorako gastua, 10.897.655,66 euroko (hamar miloi zortziehun eta laurogeita hamazazpi mila seiehun eta berrogeita hamabost euro, eta hirurogeita sei zentimoko) zenbatekoarekin. Eraikina Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa da, eta Bizkaiko Probintzia Fiskaltzaren egoitza bihurtuko da (Adingabeen Atala izan ezik, hori Barroeta Aldamarreko Justizia Auzitegian mantenduko baita).

Bilbaoko justizia-eraikinen (Albiako, Buenos Aireseko eta Barroeta Aldamarreko justizia-jauregien) saturazio-egoerari konponbidea emateko hartu da neurri hori; izan ere, eraikin horietan ezin dira egin Bulego Judizial berrira egokitzeko beharrezkoak diren obrak. Eta ezinezkoa da, halaber, hirian organo judizial berriak sortzea.

Lan horiek gauzatzeko 42 hilabete inguruko epea kalkulatu da. Hortaz, Bizkaiko Probintzia Fiskaltzaren egoitza berria 2020. urtearen amaierarako jardunean egotea espero da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko