Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria buru izan da Nekane Balluerka UPV/EHUko errektore gisa karguaz jabetzeko ekitaldian

2017.eko urtarrilak 11

Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarterekin batera, buru izan da Nekane Balluerka UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gisa karguaz jabetzeko ekitaldian. Urkulluk nabarmendu du Unibertsitateak apustu egin duela bikaintasunaren bidean aurrera egiteko, eta gazteriaren aukerak hobetzeko konpromisoa hartu duela. 

Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan egon dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektore José María Guibert eta Vicente Atxa, hurrenez hurren, eta kargua utzi eta hartu duten UPV/EHUko errektoretza-taldeak. Lehendakariak izendatze-dekretua irakurri ondoren, Nekane Balluerkak karguaren zina egin du formula hau erabiliz: "Hartzen dudan agintea, Euskal Herriko Unibertsitatearen zerbitzuetan eta legearen arabera, zintzo eta leialki erabiliko dudala, hitz ematen dut. Prometo cumplir fiel y lealmente, de acuerdo con la Ley, las obligaciones del cargo que asumo al servicio de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea".

Lehendakariak gogorarazi du “etapa berri honen” konpromisoa bikaintasunerantz aurrera egiteko gazteriaren aukerak hobetzen lagunduko duen euskal hezkuntza-sisteman. Halaber, espezializazioaren eta nazioartekotzearen kontzeptuak nabarmendu ditu. “Horiek dira unibertsitate-hezkuntzako eta politika zientifikoko geure ereduak duen arrakastaren gakoak”, gehitu du. 

Urkulluk eskertu nahi izan du kargua utzi duen Iñaki Goirizelaia errektorearen taldeak urteotan erakutsi duen “konpromisoa eta lana”, eta berriro aditzera eman du bere apustua ikerketaren aldeko “estrategia irmoa” bultzatzeko. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2017.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu preside la toma de posesión de Nekane Balluerka como rectora de @upvehu ➡ https://t.co/xNJA4CcaZs htt…

  • 2017.eko urtarrilak 11

    ¿Por qué no está la bandera de España junto a la Autonómica, tal como ordena la Consitución, art. 4.2?
    http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Balluerka