Eu

Eusko Jaurlaritzak bere estrategia areagotu du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia indartzeko

2017.eko urtarrilak 17
  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak EAEko industriari ikuspegi berri bat eskaini dio fabrikaziotik haratago
  • Nazioartekotzea, berrikuntza, ekintzailetza, nekazaritza-elikagaiak eta azpiegiturak industrian oinarrituko dira eragile ekonomikotzat
  • Mugikortasun Elektrikorako Plan Integrala eta Nekazaritza-elikagaien Plan Estrategikoa dira ekarpen berrienak garatu beharreko planen artean
  • Ekintza aipagarri batzuk: Industria-funts berri bat, zibersegurtasuneko zentro bat eta bulego berri bat Londresen

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak 2017-2020 legegintzaldirako bere sailaren jardunbide nagusiak aurkeztu ditu.

Batetik, esparru arauemailea, jardunbideak eta, bestetik, lau sailburuordetzen eta Sailari atxikitako sozietate publikoen bitartez gauzatzea aurreikusi duen ekintza nabarienak zehaztu aurretik, Tapia sailburuak gogoeta egin du Euskal Autonomia Erkidegoan industriak bizi duen egoeraren eta unearen inguruan. Horri buruz, hau esan du: “etorkizunean, EAEko ekonomiaren eragile izaten jarraituko du”.

Honako hau adierazi du Tapiak: “EAEko industriak ikuspegi kontzeptuzko eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazioa baino askoz gehiago baita. EIKTei lotutako zerbitzu aurreratuak eta digitalizazioa, gaur egun, inoiz baino industrialagoak dira”.

Sailburuak argitu du Euskal Autonomia Erkidegoak Basque Industry 4.0 estrategia daukala. Horren bidez, asmoa da lehiakortasun industrialaren aldi berri baten buru izatea. Horrek, bere baitan, arlo hauetako estrategiak biltzen ditu: teknologia, espezializazioa, agenda digitala, ekintzailetza, nazioartekotzea, finantzaketa, energia, etab. Horrek guztiak, bere osotasunean, INDUSTRIA osatzen du.

Era berean, Arantxa Tapiak krisiaren ondoren industriak bizi duen unea aipatu du. Ildo horretatik, honako hau nabarmendu du: “krisiak egoera berri batera ekarri gaitu. Egoera horretan, ezer ez da lehen bezala, eta ez da izango ere; ez Euskal Autonomia Erkidegoan, ez Europan, ez munduko ekonomiaren osotasunean”.

Aldaketak etengabeak dira eta Eusko Jaurlaritzak lan egingo du industria-politika integral ari eta malgu baten alde, etengabeko aldaketetara azkar egokitzeko gai izango denaren alde.

Industria-garapena, ekonomia osoaren eragiletzat

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak industria- eta energia-garapena bultzatuko ditu ekonomiaren eragile eta elementu nagusitzat. Horretarako, hainbat garapen-palanka baliatuko ditu; besteak beste: nazioartekotzea, berrikuntza teknologikoa eta industriala, ekintzailetza, nekazaritza-elikagaien garapena eta azpiegituren garapena.

Palanka horiek guztiek eragile ekonomiko industriarekin etengabe lotuta egingo dute aurrera.

Testuinguru estrategiko eta arauemaile berria

2017-2020 Legegintzaldiaren barruan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aurreikusita dauka planetan oinarritutako jardun-estrategia bat abiaraztea. Plan horien bidez, sailartekoa den Enplegua Sustatzeko Plan Integralean (2020) lagunduko da.

Plan estrategikoak eta plan sektorialak

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren plan estrategiko berrien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Industrializazio Plana, Enpresak Nazioartekotzeko Plana, Ekintzaileei Laguntzeko Erakunde Arteko Plana, Nekazaritza Sektoreari Laguntza Integrala emateko Plana eta Gaztenek Plana 2020 (nekazari gazteentzat).

Orobat, plan berriagoak eta sektorialagoak prestatuko dira. Horien artean, aipagarriak dira honako hauek: Mugikortasun Elektrikorako Plan Integrala eta Nekazaritza-elikagaien Plan Estrategikoa. Azken plan horretan bilduko da elikagaien arloko balio-kate osoa, “aukerako” sektore kalifikatutzat Euskal Autonomia Erkidegoko espezializazio adimentsuaren barruan.

Energia Estrategia 2030 garatzea

Energiaren arloan, berriki Energia Estrategia 2030 onartu denez, berori garatzeak plan hauek prestatzea eskatuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Plan Eolikoa, Biomasa Plana, Plan Fotovoltaikoa, Plan Geometrikoa eta Itsas Energien Plana.

Legegintza-jarduera

Legegintza-jarduerari dagokionez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak bere gain hartzen ditu eginkizun hauek: Energia Iraunkortasunerako proiektuak prestatzea, Landa Garapenari buruzko 10/98 Legea aldatzea, eta Mugikortasun Iraunkorrari buruzko lege berria eta Portuen lege berria lantzea.

Azpimarratu beharreko ekintzak

Industria:

  • Indartu programa sendotzea eta bere hedapena beste jarduketa mota batzuekin analizatzea, baita zailtasunak izan arren EBak babesgabe gisa sailkatu ez dituen zonatan  ere (legebiltzarraren txostenaren eraketa).
  • Enpresa estrategikoen finantzazioa eta hauetan parte hartzeko eta euren errotzea errazteko inbertsio-funts berria sortzea: enpresa-taldeen hazkuntzan inbertitzeko eta Mid-Cap enpresa ertainen garapena bermatzeko helburua

Energia

  • Distribuituriko energiaren esperientzia pilotua (Smart Grid)
  • Erosketa Sistema Bateratua eratzea
  • Energia-eraginkortasunaren bitartez industria-poligonoak modernizatzea, aldaketa-motor gisa

Nazioartekotzea

  • 2017an bulego berria zabaltzea Londresen
  • Basque Consortium-eko erakundeen leihatila bakarra
  • BC lizitazioen plataforma sortzea
  •  

Teknologia eta berrikuntza teknologikoa

  • 2020 arteko legealdian I+G+b-ko programetara zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren inbertsioa urtean % 5 haztea
  • Patenteak bultzatzeko euskal estrategia

Agenda Digitala

  • PEBA Euskadi: Euskadin banda zabal ultra-azkarreko luzapena, bereziki jarduera ekonomikoko zonetan eta zona periferikoetan
  • Urtean industriako 350 enpresa txiki eta ertaini babesa ematea 4.0. industriara egiten ari diren bidean
  • Zibersegurtasuneko euskal zentro publiko-pribatua sortzea
  • IV. Basque Industry 4.0. jardunaldia

Ekintzailetza

  • BIND 4.0ren deialdiak sustatzea, 4.0 Industriaren esparruan startup-ak erakartzeko eta sortzeko, Euskadi erreferente bihurtzeko
  • Urtean oinarri teknologikoa duten eta berritzaileak diren 150 enpresa                                                                           sortzen, hazten eta merkaturatzen laguntzea

Berrikuntza ez-teknologikoa

  • Digitalizaziorako bidean, industriako enpresa txiki eta ertainen berrikuntza babesteko ekimen berria
  • Esparru ez teknologikotan berritzeko urtean industriako > 300 enpresa txiki eta ertainei babesa.

Landa-itsasertzeko garapena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza

  • Landa eta itsasertzeko zona guztietan Banda Zabala ezartzea (Foru Aldundiekin batera jardutea)
  • Nekazaritza ekologikoaren garapena babestea, baita industria eraldatzailean ere
  • Nekazarientzako lurzoru-politikak
  • Arrantzako Erakunde Ordaintzailea sortzea
  • Lonjak kudeatzeko jarduketa-plana

Kalitatea eta Elikadura industriak / Gastroelikadura

  • Basque Culinary World Award
  • KIC Eit Food

Garraioak eta Mugikortasun iraunkorra

  • Txartel bakarra: Ordaintzeko modu bakarra eta gailu adimendunen erabilera.
  • Nafarroarekin eta Akitaniarekin elkarlana.
  • Pass-Bask eta Pass-Eusk garraio-txartel konbinatua (Eusko Tren/SCNF/Autobusak

Garraioaren plangintza eta azpiegiturak

  • Trenbide-sare berria eraikitzea Gasteiz,  Ezkio, Donostia, Bilbo eta Irungo geltokiekin.
  • Loiolako Erriberako “interaldagailua” eta geltokia.
  • 3. linea abian jartzea.
  • Donostialdeko Metroaren Lugaritz – Easo konexio berria eraikitzea.
  • Gasteizko (Unibertsitatea eta Salburua) eta Bilboko (Zabalburu – Plaza zirkularra) tranbia-sareak luzatzea.
  • Loiuko aireportura trenbide-konexio bat diseinatzea.
  • Industriaren eta herriaren zerbitzurako trenbide- eta portu-konexioak hobetzea
  • Autobus elektrikoa Donostian eta Gasteizen
  • Ondarroako lonja // Donostiako “hegazkin-ontzia”
16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Josu_Bergara
    2017.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Hau da bidea.... https://t.co/lW8KSfqYMW

  • @ConsultingMaren
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    ESTRATEGIA ECONOMICA GOBIERNO VASCO
    La importancia de saber en qué líneas estratégicas v...
    https://t.co/TspETf6NJv
    https://t.co/vXc5PGDzfm

  • @IFEFOR_
    2017.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi https://t.co/876uM28SVF

  • @gananzia
    2017.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi https://t.co/XVe8bcyhx8

  • @directivosADYPE
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

  • @euroberri
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia areagotu du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia indartzeko https://t.co/S7S6FFpdZN https:/…

  • @euroberri
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia areagotu du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia indartzeko https://t.co/S7S6FFpdZN https:/…

  • @eajpnv
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia areagotu du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia indartzeko https://t.co/S7S6FFpdZN https:/…

  • @eajpnv
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

  • @eajpnvgipuzkoa
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

  • @iurkiaga
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

  • @mellycloutiert2
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia areagotu du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia indartzeko https://t.co/S7S6FFpdZN https:/…

  • @arantxa_tapia
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Eusko Jaurlaritzak bere estrategia areagotu du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia indartzeko https://t.co/S7S6FFpdZN https:/…

  • @arantxa_tapia
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

  • @deiEJGV
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco redobla su estrategia para fortalecer la economía de Euskadi
    https://t.co/S7S6FFpdZN https://t.co/RYAA1ofZTe

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak