Eu

“Industria sendo badago, beste sektoreak ere indartzen dira"

2017.eko otsailak 01

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, industriaren alorreko datuak baikor egoteko modukoak direla adierazi du gaur Egun On Euskadi ETB1eko saioan. Tapiak azpimarratu du urte latzak pasa direla eta industriaren alde egin zen apustu irmoaren fruituak ikusten hasi garela. “Enplegua sortzen ari da, eta lortu behar duguna da kalitatezko enplegua izatea”. “Industria sendo badago beste sektoreak ere indatzen dira” baieztatu du Tapia sailburuak. 

Donald Trumpen erabakien aurrean lasaitasuna eskatu du, “ikusi egin behar delako sinatzen dituen dekretuen eragina noraino iritsiko den”. Tentuz jarraitu behar da AEBko presidentearen jarduna, baina sailburuak adierazi du “ezin garela besteek zer egiten duen zain egon. Guk gureari ekin behar diogu”.

Gasteizeko udaleko egoerari buruzko galderari erantzunez, Arantxa Tapiak Gorka Urtaranen jarrera defendatu du. Tapiaren ustez Urtaran lanean ari da hiriak aurrera jarrai dezan. Sailburuak gaineratu du beste alderdiek uste badute Urtaranek ez duela alkate izan behar alternatiba bat aukeztu behar dutela.

Ia ordu erdiko elkarrizketan energia, Abiadura Handiko Trena edo eta Jaurlaritzak sortu nahi duen diru funtsa ere izan dira hizketarako gai.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mingab20
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@arantxa_tapia : “Industria sendo badago, beste sektoreak ere indartzen dira”. Gehiago ➡ https://t.co/4vdNEaipGF https://t.co

  • @ErlantzOiarbide
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@arantxa_tapia : “Industria sendo badago, beste sektoreak ere indartzen dira”. Gehiago ➡ https://t.co/4vdNEaipGF https://t.co

  • @arantxa_tapia
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@arantxa_tapia : “Industria sendo badago, beste sektoreak ere indartzen dira”. Gehiago ➡ https://t.co/4vdNEaipGF https://t.co

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    .@arantxa_tapia : “Industria sendo badago, beste sektoreak ere indartzen dira”. Gehiago ➡ https://t.co/4vdNEaipGF https://t.co/FYuIMyHtxK

Ekitaldiko kargudunak