Eu

Arriola sailburuak eta Urtaran alkateak Vitoria-Gasteizko Koroatzearen proiektua eta beste jarduketa batzuk aztertu dituzte

2017.eko otsailak 08


Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, gaur, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin batu da, sailak Arabako hiriburuan dituen proiektuen egoera aztertzeko, bai eta bi erakundeek partekatzen dituzten beste ekimen batzuk aztertzeko ere.

Lehen topaketa honetan, bereziki Koroatzearen proiektua aztertu da, auzo horren berritzea, energia-eraginkortasuneko eta mugikortasun jasangarriko irizpideetan oinarrituta; hori da SmartEnCity Europako Programaren hiru jarduketa pilotuetako bat, CO2rik gabeko hiri adimentsuak garatzeko. Auzoko 1.313 etxebizitza, erregai berriztagarrien bero-unitate batetik, isolamendu- eta hornidura-neurrien bitartez energetikoki birgaituko dira, eta kaleak eta plazak berrituko dira, mugikortasun jasangarriko irizpideekin.
Proiektua Visesak koordinatzen du, Sailaren mendeko enpresa publikoak, baina Gasteizko Udalak funtsezko zeregina du, auzoko plan bereziaren, lizentzien, hirigintzaren eta mugikortasunaren arduradun den aldetik. Programa 2016an jarri zenez martxan eta esku-hartze fisikoek 2019ko otsailerako amaituta egon behar dutenez, sailburuak eta alkateak konpromisoa hartu dute bi erakundeetatik ahalik eta ardura gehienez jarduteko, bultzada irmoa emateko eta Koroatzearen esperientziaren arrakasta ziurtatzeko.

Eremuaren Barnea Birgaitzeko Plan Berezia diseinatu ondoren, jarraituko dugu auzo-erkidegoekin lanean. Era berean, datozen asteotan aurreikusten da auzoko biztanleei zehaztea zertarako erabiliko diren Udalak espazio publikoa hobetzeko obretarako baliatuko dituen 2 milioi euroak, eta dagokion hitzarmena sinatuko da Eusko Jaurlaritzaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren artean, aurreikusitako planetan aurrera egiteko.

Urtaran alkatearekin batera, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzako sailburuaren bulegoan arratsaldeko lehen orduan eginiko topaketan, Álvaro Iturritxa zinegotzia izan zen, Hirigintzako eta Ingurumeneko koordinatzailea, eta, Iñaki Arriolarekin batera, Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordea, Pedro Jáuregui Etxebizitzako sailburuordea eta Carlos Quindós Visesako zuzendari nagusia eta Ernesto Martínez de Cabredo URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.
Topaketa bi ordukoa izan zen, eta, bertan, denen intereseko beste jarduketa batzuk ere berrikusi ziren. Sailburuak eta alkateak adierazi zuten bi erakundeek borondatea dutela hertsiki elkarlanean jarduteko, abian diren proiektuak hobeto garatzeko, eta horiek sustatzeko bilera tekniko gehiago egitea adostu zuten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak