Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTreneko unitate berriei buruzko erakusketa Durangora iritsi da

2010.eko urriak 29

Donostian, Basaurin, Errenterian, Zarautzen eta Irunen izan ondoren, Bizkaiko Durango herrira iritsi da. Horretarako aurkezpen ekitaldian herriko alkate andrea den Aitziber Irigoras eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuordea den Ernesto Gasco egon dira.

 Teknologia eta diseinu berrikuntzaren buruan dauden unitate berrien benetako eskalan egindako maketa bat ikusgai jarri da.

 Eusko Jaurlaritzak EuskoTreneko 30 tren berri aurkeztu ditu Durangon. Serie berri honek tren sektorearen teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak eransten ditu, besteak beste: teknologia, fidagarritasuna, jasangarritasuna eta erosotasuna eta joera modernoetan oinarritutako kanpoko eta barruko diseinuarekin.

 Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak 30 unitateko serie berri honetan egindako inbertsioaren guztizkoa 201 milioi eurokoa da. Jaurlaritzak tren material higikorraren berrikuntza hasiko du eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko berezko sarean emandako tren garraio zerbitzuen kalitate eta segurtasun maila hobetzeko bidea emango du. Ordezkapena pixkanakakoa izango da eta 2011ko otsailean hasiko da eta 2014an bukatuko da.

 Azkeneko urteetan sumatzen zen berrikuntza bat egiteko eskaera zegoela. Alde batetik, zerbitzuei buruz egindako kalitate ikerketetan urtez urte adierazten da tren material higikorren flota berritzeko beharrizana dagoela. Hori baita antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste tren konpainia batzuk egin dutena.

 Unitate berriek Iñaki Arriolak Garraio sailburuak Eusko Legebiltzarrean iragarritako segurtasun sistema guztiak sartzeko aukera izango dituzte CAF enpresak fabrikatutako unitate berriak sistemaren segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko teknologia-elementuak sartuko baititu. Hobekuntza horiek Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vascak (ETS-k) Azpiegitura mailan eta Segurtasun Instalazioetan sartuko dituen bestelako hobekuntzak osatuko ditu.

 Modelo berrietan sartutako segurtasun sistematariko bat anticlimber deritzona da. Sistema horrek, deformazioak bereganatzen ditu eta istripuren bat izanez gero, ibilgailuak bata bestearen gainean jar daitezen eragozten du. Estrukturaren diseinua ere energiaren xurgatzea gehitzeko pentsatuta dago.

 Unitate hauek 3.500 eta 200 Serietako Unitateak ordezkatzen joango dira, unitate hauek zaharkituta baitaude. 3.500 Serietako Unitateak 1977tik 1978ra bitartean CAF enpresak diseinatu eta eraiki zituen General Electric talde elektrikoekin, egun 15 unitatek zirkulatzen dute. Beste aldetik, EuskoTrenek 1983an CAF, Babcock & Wilcox eta Westinghouse enpresei oraindik martxan dabiltzan 200 Serieko unitateak egiteko eskatu zien. Tren hauek 1986an hasi ziren zirkulatzen.

 Irismena, jasangarritasuna, ergonomia...

 Tren kotxe berriek sarrerako ateetan erdiautomatikoak diren arrapala integratuak ditu eta itsuentzako soinu-abisuetan azken berritasunak, eta baita entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzat argi-seinaleak. Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu eta 214 bidaiari eserita garraiatu ditzake eta har dezakeen gehienezko abiadura 100 kilometro ordukoa da. Tren kotxe bakoitzeko barrualdea oztoporik gabe diseinatuta dago bidaiariei mugikortasuna errazteko.

 Gainera, makinariaren postua gidatzeko baldintzarik onenak izan ditzan bermatzeko diseinatu da, ikuspen baldintza antropometrikoa zein iskiatikoaren aldetik, eta baita gidariari erosotasunik handiena emateko.

 EuskoTreneko unitate berriak egiterako orduan, ingurumena eta jasangarritasunari begirunea erabakigarriak ere izan dira. Horrela, ingurumen arautegi guztiekin zehatz-mehatz bete da eta gai guztien eta bakoitzaren bizi-zikloak errespetatu dira.  

 Halaber, kotxe guztiek zuntz optikoko Red Ethernet Gigabit-a dute, lurra-aplikazioekin lotura sistemak (Wifi, GPRS, Tetra), Zinematiko-erregistratzailea, taldeen autodiagnostikoa eta lurreko alarmak, etab.

 Erakusketak

 EuskoTrenek, orain arte, 20 eguneko iraupenarekin bere tren berriaren 5 ERAKUSKETA egin ditu, hain zuzen ere: Donostian, Basaurin, Errenterian, Zarautzen eta Irunen.

 Gaur ostiralean Durangoko Ezkurdi Plazan seigarren aurkezpena egon da. Bertan, 150 metroko karpa batean tren berriak izango duen kotxearen maketa bat egon da benetako eskalan eginda hiritar guztiek unitate berriak eta baita daukan abangoardista diseinua eta dituen abantaila guztiak ezagut ditzaten.

 

Lehiaketa: "Zuk jarri izena"

 EuskoTrenek lehiaketa antolatu du herritarrek tren berrien izenak hautatzeko aukera izan dezaten. Nahi duten pertsona guztiek, microsite-ra sartu ahal izango dira www.lanuevacaradeeuskotren.es eta haien proposamenak egin. Lehiaketa horren irabazleak lau lagunentzako Parisera bidaia bat irabaziko du. Hitz bakarreko izenak bilatzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz.

 IRUDIAK JAITSI

FTP aplikazio batetik edo "Mi PC"-tik bereizmen handiko irudiak jaitsi daitezke:

 ftp:// 213.195.81.114/euskotren

 Erabiltzailea: euskotren

Kodea: nuevasemus

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco, Garraio eta Herri Lan Sailburuordea, Aitziber Irigoras, Durangoko Alkatea