Eu

Beatriz Artolazabal, ‘super irakurleak’ eta Phileas Fogg desgaitasunen bat duten pertsone gizarteratzea irakurketaren bitartez sustatu dute

2017.eko otsailak 17

Beste pertsona askoren artean, boluntarioan eta desgaitasunen bat dutenak adibidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabalek, Julio Verne-ren ‘Munduari itzulia 80 egunetan’ obraren irakurketa kolektiboan hartu du parte gaur goizean. Ekimena ‘super irakurleak’ deritzon programaren barruan sartzen da eta Euskadiko hiriburuko Ignacio Aldecoa Kultur-Etxean izan da.

Felipe Ibarraran presidente duen Har Eman gizarteratzeko elkarteak sustatua, ‘super irakurkeak’ taldeko kideak “Phileas Fogg London hiria ustean ez zuela susmatzen zein zarata handia sortuko zuen bere joana Reform Klubean” kontatu dute. Sailburuak bere irakurketa tartea Itziarrekin konpartitu du.

Julio Vernek idatzitako obraren paragrafo batzuk irakurri ondoren, Beatriz Artolazabalek irakurketa errazteko Har Eman-Helioz taldeko eta Gasteizko kultur-etxearen ordezkariak zoriondu ditu, “bere lana, ardura, konpromiso eta bokazioak ez duelako preziorik. Gaur ikusi duguna desgaitasun intelektuala dutenen gizarteratzeko ekimen onenetarikoa delako”.

“Super irakurleen ekimena, Phileas Foggena ez bezala, astero, ostiralero ospatzen da, eta neska mutil hauen gozamena lortzen du nazioarteko narrazio hauen bitartez”, adierazi du Artolazabal Sailburuak.

Ostiralero, ordu betez, goiz eta arratsaldez, ‘super irakurleek’ –desgaitasuna duten pertsonak eta boluntarioak- txandaka zenbait irakurketa burutzen ditutze, Har Eman elkarteak antolatutako ekimen honen bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak