Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

EAEko 2011.ko Aurrekontuen Egitasmoa Legebiltzarrean emate ofiziala egin da

2010.eko urriak 30

Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Carlos Aguirre, Aurrekontu Orokorren proiektua batzen duen pen drive-a entregatu dio Eusko Legebiltzarreko lehendakariari, Arantza Quiroga

Ekitaldi honekin legebiltzar-tramiteak hasten dira. Hemen sartzen da Legebiltzarreko Ekonomia Batzordearen aurreko defentsa, zuzenketen aurkezpena eta osoko bilkuran onartzea.

Lege-proiektuaren legebiltzar-tramitearen hasiera Eusko Legebiltzarraren Mahaiaren kalifikazioarekin hasi da eta hurrengo astean saila ezberdinen aurrekontuen aurkezpenarekin jarraituko du. Horrez gain, azaroaren 29an bukatuko da zuzenketa aurkezpenaren epea, 30era luza daitekeena.

Azken onarpena eman baino lehen, abenduaren 9an, bilkurak zuzenketak osorik eztabaidatuko ditu.

Abenduaren 23ko osoko bilkuran bukatutzat emango da Aurrekontuen proiektuaren legebiltzar-tramitea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre, Ekonomia eta Ogasun sailburua