Eu

Euskadin egingo da EIT Food nazioarteko partzuergoaren lehenengo batzar nagusia, zeinean etorkizuneko elikadura definituko baita

2017.eko otsailak 22
  • Europako 50 enpresak, unibertsitatek eta ikerketa-zentrok osatzen dute, eta 1.600 milioi euro inbertituko dituzte etorkizuneko elikagaiak garatzeko
  • Partzuergoak oinarriak ezarriko ditu Europako elikagaien sektorea sektore erakargarri bihurtzeko, inbertsioa handitzeko eta talentua gerarazteko.
  • EIT Food Innovation Marketplace batzarrean 250 zuzendari eta ikertzaile izango dira, hauetatik etorriak: 90 enpresa, startup, unibertsitate eta zentro teknologiko eta elikagaigintzako makineria fabrikatzen duten zentroak.

Euskadin egingo da, otsailaren 22an eta 23an, EIT Food nazioarteko partzuergoaren lehenengo batzar nagusia, EIT Food Innovation Marketplace, etorkizuneko elikagaien garapenaren oinarriak ezarriko dituena. Partzuergo horrek ekimen aitzindariak egiten ditu berrikuntzaren, ekintzailetzaren, negozio-sorkuntzaren, komunikazioaren eta hezkuntzaren inguruan, elikagaiak hornitzeko kate iraunkor eta lehiakorrak sortzea bultzatzeko. Batzar nagusia Bizkaia Aretoan (Bilbo) egingo da, eta 250 ikertzaile eta zuzendari elkartuko dira, hauetatik etorriak: 90 enpresa baino gehiago, startup, unibertsitate eta zentro teknologiko eta elikagaigintzarako makineria fabrikatzen duten zentroak.

Bi egunez, elikagai-berrikuntzako ekosistema izango da Bizkaia Aretoan; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak parte hartu du batzar nagusiaren inaugurazioan. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Europako etorkizuneko elikaduraren estrategia definitu ahal izatearen azpimarratu du eta lan horretan Euskadi agente aktibo izatea zein garrantzitsua den azaldu du. Tapiak adierazi duenez “gizartearen beharrei erantzuteaz gain, ekonomia jardueraren sustatzaile eta enplegu sortzaile den aukera-nitxo baten aurrean gaude”.

EIT Foodek, kontsumitzailea ardatz duen berrikuntza-komunitate gisa, berrikuntzaren motor bilakatu nahi du foro hau elikagaien balio-katean parte hartzen duten eragile guztientzat. Partzuergoak oinarriak ezarriko ditu Europako elikagaien sektorea sektore erakargarri bihurtzeko, inbertsioa handitzeko eta talentua gerarazteko.

Elikagai-berrikuntzan posizionatu da Euskadi

EIT Food partzuergoak antolatzen duen elikagai-berrikuntzako lehenengo merkatua egiteko Euskadi aukeratu izanak Europako nekazaritzako elikagaien industriako erreferente gisa posizionatzen ditu autonomia-erkidegoa eta AZTIk eta sektoreko enpresek egindako lana.

EIT Food europar partzuergoan parte hartzen dute elikagai-kate guztiko 50 enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentrok, zeinak aitzindari baitira bere eremuetan. AZTI eta Angulas Aguinaga enpresa dira euskal ordezkariak partzuergo horretan; partzuergo hori konprometitu da gaur egun elikagaiak ekoizten, banatzen eta kontsumitzen diren moduak batera aldatzeko.

AZTI da EIT Food partzuergoko Hegoaldeko nodoaren aitzindari, eta Espainiako, Israelgo, Italiako eta Portugalgo 12 bazkidek eta 14 startupek osatzen dute (eremu osagarrietan espezializatuta daude). Zentro teknologikoak alor hauetan duen jakintza partekatzen du partzuergoarekin: berrikuntza (elikagaien kalitatearen kontrola, arriskuen murrizketa, teknologia berriak aplikatzea produktuen bizitza baliagarriari, nutrizioa eta osasuna eta elikagai-katearen ekoeraginkortasuna), ekintzailetza (enpresa berrietarako inkubagailuak, ekintzaileentzako finantziazio-iturriei buruzko orientazioa, ideia produktu bilakatzeko trebakuntza…), komunikazioa (gizarteari irekitako saio irekiak ekitaldi zientifikoetan, joera gastronomikoen identifikazioa, kontsumitzaileekiko harremana…) eta hezkuntza (lankidetza Europako unibertsitateek antolatutako masterretan, bekak dituzten eta praktikak egiten ari diren ikasleen prestakuntza…). Espezializazio-eremu horietan, zentro teknologikoko ikertzaileen jakintza zientifikoa gaurko eta etorkizuneko garapen jasangarri eta osasungarri bilakatzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak