Eu

Beatriz Artolazabalek Gureak taldea eta Eroski jarri ditu pertsonekiko konpromisoaren eredu gisa, Gasteizen ireki den supermerkatu berriaren inaugurazio-ekitaldian

2017.eko otsailak 21

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, gaur arratsaldean Eroskiren supermerkatua inauguratu du Gasteizen; supermerkatua osorik kudeatuko dute Gureak taldeko desgaitasunen bat duten pertsonek. Bi erakunde horietako presidenteak sailburuarekin batera izan dira ekitaldi honetan; bertan, hiriko alkatea, Gorka Urtaran, eta Arabako diputatu nagusia, Ramiro González, ere izan dira.

 

Saltoki berria Iradier kalean dago, eta, Azpeitia (Gipuzkoan) eta Askatasun kaleetako (Gasteiz) dendekin gertatzen den bezala, denda horrek ere desgaitasunen bat duten pertsonekiko konpromisoaren eredu bilakatu nahi du. Beatriz Artolazabalek nabarmendu du bereizgarri solidario hori euskal gizartearen DNAren zati dela, eta horrek aukera ematen diola sendoagoa izateko Europan aurreratuenetakoa den ongizatearen herrialdea eraiki ahal izateko. “Ez gara horra iritsi oraindik, baina bide hori lantzen ari gara eta indartsu eta elkarrekin ari gara lan horretan: instituzioak, pertsonak, erakundeak eta enpresak”, esan du.

 Hori horrela, sailburuak esan du Gureak eta Eroski, beren optika sozialetik eta kooperatibotik, “konpromiso hori erakusten ari direla eguneroko lanean”; horretarako, pertsona guztiak hartzen dituzte kontuan, inor atzean gera ez dadin. Era berean nabarmendu du saltoki berrian lanean ari diren pertsonek egunero 4.000 erreferentzia edo markako produktu –asko berezkoak eta bertoko ekoizleenak– eskainiko dituztela, eta “hori beste elementu bat gehiago izango dela herrialde honen lana sustatzeko orduan”.

 Azkenik, Eusko Jaurlaritzako sailburuak zorionak eman dizkio GUREAK Taldeari, lan- eta gizarte-aukerak sortu eta kudeatzeagatik desgaitasunen bat, batez ere adimen-desgaitasuna, duten pertsonentzat. Zehazki, bost mila pertsona ditu eta, horietatik, % 83k desgaitasun-motaren bat du.

 Era berean, zorionak eman dizkio EROSKI Taldeari, ia bi mila establezimenduko eta plataforma logistikoko merkataritza-sarea izateagatik. “Establezimendu eta plataforma horiek, formula kooperatibotik, gure herrialdearen garapen ekonomikoa bultzatzen dute, aintzat hartuta oraindik asko duela esateko eta euskal enpresaren urrats berrietan ekarpen asko dituela egiteko”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal destaca al Grupo Gureak y a Eroski como ejemplos de compromiso con las personas https://t.co/N0QuAXWVyg

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González, Marian Olabarrieta, Gregorio Rojo