Eu

Euskadi belaren munduko epizentroa izango da berriro, Sail in Festivalen laugarren edizioa bertan ospatuko baita

2017.eko otsailak 27

-       Jaialdia martxoaren 2an (osteguna) hasiko da 19:30etan eta IDEC Sports taldearen tripulazioa, Alex Pella buru duela, bertan izango da. Talde honek munduari bira belaontzian emateko marka hautsi du Jules Verne sarian.

-       Emakumeek estropada ozeaniko handietan parte hartzeari buruzko aipamen berezia egingo da, izen handiko zenbait emakumeren eskutik, esaterako Tracy Edwards.

-       Edizio honetan Kanadako Mike Birch eklektikoari, belaren arloan entzute handia duenari, omenaldia egingo zaio martxoaren 4an (larunbata) egingo den omenaldi-saioan.

-       Vendée Globe amaitu eta berriki iritsi den Didac Costa nabigatzailea ere izango dugu.

-       Martxoaren 5ean (igandea) saio solidarioa egingo dugu, Mediterraneoko errefuxiatuen krisiari eskainitakoa.

-       Bela, belaren aldaera guztietan: dela lehiaketa eta abentura, dela zinemaren, erakusketen eta solasaldien bitartez.


Berriro heldu da Euskadira SAIL in Festival Bilbon ainguratzeko, beste portu batzuetan aingurak bota ostean, Madrilen adibidez. Bertan berriki laugarren edizio hau aurkeztu zen eta jaialdiaren aurreko hiru edizioetan Bilbon proiektatu diren film onenetako batzuk proiektatu ziren.

Hain zuzen, Bilbo izango da berriz ere martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean belaren zaleen eta sektore honen nazioarteko protagonisten arteko nazioarteko topalekua.

Zergatik? SAIL in Festivalen IV. edizioa nabigatzearen artea sustatu eta zabaltzen dituen belaren kulturaren jaialdia da eta pertsonak hunkitu, hezi, inspiratu eta horiekin konektatzea dauka xede, nabigatzeko modu honek helarazten dituen balio irmoen bitartez: ahalegina, gainditzea, talde-lana, bizikidetza naturarekin, askatasuna, abentura, etab.


Dagoeneko xedatutako hitzorduak milaka jarduera proposatzen ditu diziplina honetan hainbat ikuspegitatik murgiltzeko, baita hiriaren espazio desberdinetan murgiltzeko ere.

BBK aretoa SAIL in Films izenekoaren egoitza izango da: abentura, lehiaketa eta hezkuntza jorratzen dituzten film-proiekzioak, film laburrak eta dokumentalak. Halaber, aurten film ugari estreinatuko ditugu -bai estatu mailakoak, bai nazioartekoak-, lehen aldiz jaialdian ikusiko direnak.

Bertaratzen direnek, gainera, film horiek zintetako protagonistekin eztabaidatu eta komentatu ahal izango dituzte ondoren izango diren solasaldietan (SAIL in Talks), aipatu proiektuak nola garatzen diren gertutik ikusteko aukera bakarra eta didaktikoa. Edizio hau IDEC Sport taldearen tripulazioa lagun izanda hasiko da, badira aste batzuk munduari bira belaontzian emateko marka hautsi dutenetik.

Aurten, nobedade gisa eta BBKren Gizarte Ekintzari esker, haurrentzako saio berezi bat izango dugu. Bertan, 4 ikastetxek hartuko dute parte eta lehen hezkuntzako ikasleentzako proiekzio bat emango da BBK aretoan, txikienekin balio garrantzitsuen inguruan sakontzeko eta horiekin lan egiteko, belak ematen dituen balio horiekin hain zuzen.

SAIL in Expo atalak munduko argazkilari nautiko garrantzitsuenetako batzuen obrak partekatuko ditu lokalekin eta bisitariekin. Metro Bilbaoren bidaiariek Galiziako María Muiña argazkilariaren irudiez gozatu ahal izango dute. María une honetan belako argazkilari onenetako bat da.

Oraingo Mirabaud Yacht Racing Image edizioa irabazi duten argazkiak ikusi ahal izango dira BBK aretoan. Bertan, nazioarteko adituek hautatutako lehiaketa-irudi onenak biltzen dira. Horrez gain, jaialdian, Yimby Street Uribitarte II aretoan “Beken of Cowes” saga famatuaren bilduma ikusteko aukera bakarra eta esklusiboa izango dugu (Espainian erakusten den lehen aldia). Saga horrek XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako belaontzien edertasun berezia islatzen du.


Aurten Mike Birchi egingo zaio omenaldia. Kanadarrak 1978. urtean Ronaren lehen Ibilbidea irabazi zuen, belaren munduan entzute handiko gizona da eta egungo belaren marka guztien multikrosko irabazleen aitzindaria da. Mike Birch Kanadatik dator omenaldi hunkigarri hau jasotzeko.

Halaber, Marcel van Triest, Tracy Edwards, Abby Ehler, Alicia Ageno, Christian Février, Albert Bargués, Anna Corbella, Gerard Marín, Santiago Gonzalez Zunzundegui eta Guillermo Cañardo nabigatzaileak SAIL in Festivalen edizio berri honetan entzun eta disfrutatu ahal izango dituzun gonbidatutako protagonistak izango dira.

Eta belaren munduko eduki espezifikoak gertutik ezagutu eta horiek sakondu nahi dituzten guztiek SAIL in Class izeneko eskoletan dohainik parte har dezakete. Eskola horiek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango dira. Edizio honetan, Vendée Globe (munduari bira eskalarik gabe eta bakarrik ematea) amaitu eta berriki iritsi den Didac Costak maila honetako proiektu bat prestatzeak dakarren abenturari buruzko masterclass bat emango du. Gonzalo Infantek, Volvo Ocean Race izenekoaren meteorologoak eta segurtasun-arduradunak, berriz, nabigazio modernoa ahalbidetzen duten modeloak eta algoritmoak erakutsiko dizkigu.

Amaitzeko, igandean (hilak 5) Mediterraneoko errefuxiatuen krisiaren gaia jorratuko duen saio solidarioa izango dugu. Izan ere, itsasoaren eta nabigazioaren zale garen aldetik, egoera latz hau ezin dugu alde batean utzi. Horretarako, drama hori arintzen laguntzen duten gonbidatu zuzenak izango ditugu: Guillermo Cañardo medikua eta nabigatzailea eta Oscar Camps, Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen zuzendaria. Saio honetan lortutako bilketa GKE horren jardueretara bideratuko da.

Azken lau urteetan, jaialdi honek nazioartean erreferentziazko bilgune izatea lortu du. Belaren kultura ardatz duen munduko jaialdi bakarra da eta belaren ikuspegi hori partekatzen duten eta iraganean lotzen zitzaizkion estereotipoak apurtuz aipatu ikuspegia zabaldu nahi duten zenbait eragile eta herrialderen interesa piztu du.

Azken edizioetako hizlariak eta gonbidatuak, esaterako, Michel Desjoyeauxek, Xabi Fernandezek, hurrengo Volvo Ocean Race lehiaketako Mapfreren patroiak, Iker Martínezek, Tanguy de Lamottek, Anna Corbellak, Pepe Rivesek, Bubi Sansók, Justine Mettrauxek, Manolo Ruiz de Elvira ontzigintza-disenatzaileak, Pippa Blakek, Yvan Bourgnonek edo entzute handiko zenbait figura enblematikok, esaterako, Sir Robin Knox-Johnstonek, jaialdi honen interesa eta garrantzia berresten dute.

Sir Robinek iaz Bilbon emandako denboran esan zuen moduan: "“Uste dut hemen, Bilbon, jaialdiaren inguruan egiten ari zaretena oso ona dela. Europan mota honetako jaialdi gehiago bultzatu beharko lirateke, pertsona gehiagok itsasoa eta nabigatzaileak zer diren eta zertaz ari garen uler dezaten. Kirol hau maite dugu eta pertsona guztiek disfruta dezaten nahi dugu eta hori lortzeko modu bakarra zein ederra den erakustea da”.

IV. edizio honen egitarau osoa ondorengo web-orrian kontsulta daiteke: www.sailinfestival.com

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko martxoak 02

    está bien que se analice el tema de los refugiados en el mediterráneo... buena idea

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Goenaga