Eu

14 eta 25 urte bitarteko Euskadiko gazteei zuzendutako “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki lehiaketaren seigarren edizioaren deialdia egin da (Gobernu Bilera 2017-03-14)

2017.eko martxoak 14

Gobernu Kontseiluak, gaur, argi berdea eman dio Euskadiko gazteei zuzendutako “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren VI. edizioa antolatzeko aginduari. Lehiaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak antolatzen du.

Ekimen honen bitartez Europa Euskadiko gazteengana hurbildu nahi da, hauek Europak euren ingurune hurbilena garatzen nola lagundu duen argazki baten bidez erakustera gonbidatuz.

Osoki “Facebook”, “Twitter” eta “Instagram” bidez egiten den lehiaketa honen seigarren edizioa da.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, EAEn erroldatua egon, eta 14 eta 25 urte bitarte eduki behar da.

Argazkiak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 20tik apirilaren 23ra egongo da zabalik.

Hiru sari emango dira: Epaimahaiaren argazki onenarentzako lehen saria, bi objektibodun Reflex kamera izango da; bigarren sailkatuarentzako saria, Go Pro Hero kamera digitala; eta Facebook-eko jarraitzaileen boto gehien jasotzen dituen argazkiarentzako hirugarren saria, E-Booka.

Informazio gehiago: www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko