Berriak Lehendakaritza
Eu

Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitzea onartu du Gobernu Kontseiluak 70.000 euroko balioarekin (Gobernu Bilera 2017-03-21)

2017.eko martxoak 21

Gaurko Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak deitutako emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 69.999 euroko balioarekin. Deialdi honetan hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola.

Hauetako biren helburua da bekadun izango direnak genero-harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa-gai eta -eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gure gizartean balio-aldaketa bat gerta dadin laguntzea. Bestalde beste hirugarren beka baten bidez, oso aitortua den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari.

Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.

b) 2. motako beka: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.

c) 3. motako beka: Emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko arloetan, eta emakumeen buruzagitza eta ahalduntze politiko eta sozialari laguntzen dioten ekimenen eta estrategien bilaketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko