Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria Sailak sekula egin duen inbertsio-ahalegin handieneko aurrekontua aurkeztu du

2010.eko azaroak 05

Bernabé Unda sailburuak aurrekontu-proiektua azaldu du Legebiltzarrean, "gutxiagorekin gehiago egiteko" helburuarekin. Aurrekontu-proiektua, 396 milioi eurokoa, historiako bigarren handiena da

2011ko aurrekontu-proiektuak, aurtengo 2010ekoak bakarrik gainditu duena izanik, gastuaren doikuntza handia dauka, % 12,9koa. 210 milioi bideratuko dira 3I+G arlora, hau da, Sailaren aurrekontuaren % 55,3, % 4,4ko hazkundea alegia. Ekonomia Irekiaren aldeko apustua indartu da, Nazioartekotze eta Turismo Zuzendaritzen partidak handituta.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Unda jaunak gaur goizean aurkeztu du Sailaren historian izan den inbertsio-ahalegin handiena duen aurrekontu-proiektua.

Eusko Legebiltzarreko Industria Batzordearen aurren egin duen agerraldian, sailburuak proiektuaren funtsezko lerroak azaldu ditu; 396 milioi euro guztira. Zifra globaletan, historiako bigarren handiena da, aurtengo 2010 honetakoaren atzetik. 2009koarekin alderatuta, aurrekontua % 1 igo da.

2011ko proiektuak bi oinarri sendo dauzka: zorroztasuna eta gastuaren murrizketa. Modu horretan, aurtengo aurrekontuarekiko % 3,6ko murriztapenak badu arrazoi bat, hau da, 2010eko aurrekontuarekiko % 12,9ko beherapena dagoela, hau da, 17,5 milioi euro, kostuen murrizketako politikari eutsiz.

Inbertsioak % 1 egingo du gora

Aldiz, inbertsio-ahalegina % 1 haziko da, hau da, 2,7 milioi euro. Apustu nagusiak Ekonomia Irekiarekin zerikusia duten arlotara bideratu dira, 2010-13 Enpresa Lehiakortasun Planeko hiru ardatz estrategikoetako bat izaki, Gobernu Kontseiluak aurten onartua. Ildo honetan, Nazioartekotze eta Turismo Zuzendaritzek partiden hazkundea izango dute: % 14 eta % 5,9, hurrenez hurren.

3I+G arloko apustuaren emaitza 210 milioi euroko inbertsioa da, aurrekontuaren % 55,3, 2010arekiko % 4,4ko hazkundearekin.

Sailburuak adierazi duenez, 2011ko aurrekontu-proiektuak "gutxiagorekin gehiago egiteko helburua du" Eusko Jaurlaritzak ezarri duenez. "Ahalegin handia egin du gastu korrontea murrizteko, hori baita aukera bakarra". Aurrekontuek, Bernabé Undak aiderazi duenez, Lehiakortasun Plan berria bultzatzen dute, Jaurlaritzak bultzatutako gida "Euskadi gizarte lehiakorragoa izan dadin, lehendakariak daukan eskemaren barruan; herritar libreez osatutako gizartea, solidarioa, iraunkorra eta lehiakorra. Gure industria-sarea gure ongizatearen euskarria izatea lortu behar dugu".

Sailburuak gogoratu duenez, "ez da kasualitatea" 2011ko aurrekontua Sailaren historiako bigarren handiena izatea. "Enpresen aldeko apustua da, ongizatearen bermea baitira, eta noski 3I+G arlorako apustua ere egiten da", Bernabé Undak laburbildu duenez.

Aurrekontuak Lehiakortasun Planean ezarritako hiru estrategiak betetzen ditu: Eutsi, Lehiatu eta Lidertza hartu. Arloka, Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzak % 1,1en gehitu du bere aurrekontua, Industria eta Energia Sailburuordetzak berriz % 11,3an. Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetzak aurrekontua % 3,6an jaitsi du.

Sailburua hainbat sailburuorderekin batera agertu da, Pedro Gómez Damborenea (Kabinete, Plangintza eta Estrategia), Xabier Garmendia (Industria eta Energia), Juan Goicolea (Berrikuntza eta Teknologia) eta Pilar Zorrilla (Merkataritza eta Turismoa), eta Sailaren aurrekontuaren banaketa azaltzeari ekin dio.

Zuzendaritzetako bakoitzerako bideratuko dituen partidak honako hauek dira:

* Teknologia: 125,8 milioi
* Industria Garapena: 79,4 milioi
* Berrikuntza eta Informazioaren GIzartea: 57,5 milioi euro
* Merkataritza: 38,4 milioi
* Turismoa: 25,6 milioi
* Nazioartekotzea: 21,6 milioi
* Zerbitzu Orokorrak: 14,7 milioi
* Energia eta Meategiak: 13,6 milioi
* Administrazioa eta Industria Segurtasuna: 12 milioi
* Plangintza eta Estrategia: 7,1 milioi

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda