Berriak
Eu

2011ko aurrekontuen inbertsio ahalegina %18 handiagoa da iazkoa baino

2010.eko azaroak 09

Diru-bilketako soberakinak ahalbidetzen du 249 milioi euro bideratzea ekoizpen-inbertsio estrategikoetarako

Eusko Jaurlaritzak bere baliabide gehiago bideratu behar ditu 20011ko aurrekontuetan ekoizpen-inbertsioetarako, 2010ekoetan baino %8 gehiago, hain zuzen. Hasieran aurreikusitakoa baino diru gehiago bildu da, eta horregatik izan da posible hazkundea. Horri sozietate publikoen kapitaleko finantzazio-eragiketak gehitu behar zaizkio. Hartara, %18 handituko dira datorren urterako inbertsioak. Patxi Lópezen exekutiboak, beraz, 249 milioi euro gehiago bideratuko ditu "inbertsioak egiteko garraioetan, ingurumenean, ekoizpenean eta teknologian” helburu honekin: "behar dugun ekoizpen ereduaren aldaketa finkatzea, gizarte eta ingurumenaren ikuspuntuetatik produktibo eta iraunkorrago izango den gizarte baterantz jotzeko", Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Carlos Aguirrek azaldu duen bezala.

Eusko Jaurlaritzak ekoizpen-inbertsio estrategikoetarako 249 milioi euro bideratzea onetsi du, gaur goizean Lehendakaritzan egindako Gobernu Bileran.  Ondoko sektoreetan egingo dira inbertsioak: energia, azpiegitura estrategikoak, ekonomia produktiboa, eta ikerkuntza eta berrikuntzaren sustapena. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azaldu du inbertsio berriek %8 handitu dituzte 2011ko aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioak. Sozietate publikoen kapitaleko finantza-eragiketak gehitzen badizkiogu horri, %18 handiagoak dira datorren urteko inbertsio guztiak. Sailburuak nabarmendu du exekutiboa “behar dugun ekoizpen ereduaren aldaketa finkatzeko, gizarte eta ingurumenaren ikuspuntuetatik produktibo eta iraunkorragoa izango den gizarte baterantz jotzeko, zehazki,” egiten ari den "ahalegin handia".

Ekonomi eta Ogasuneko sailburua, Carlos Aguirre, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramalearekin agertu da, Lehendakaritzan astero egin ohi den Gobernu Bileraren ondoko prentsaurrekoan.

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak 11.800 milioi euroko diru-bilketa onetsi zuen joan den urriaren 14an 2010eko itxierarako, hau da, aurreikusitakoa baino 425 milioi euro gehiago. Horrela, gaur onetsitako neurriak hamar jarduketa ildotan banatuko dira: 58,9 milioi, I+G+B-n; Hezkuntzan, 36,8 milioi; Berrikuntza Administrazioan, 4 milioi; Gizarte berrikuntzan, 9 milioi; Garraio azpiegituretan, 4,4 milioi; osasun azpiegituretan, 28,3 milioi; ingurumen azpiegituretan, 25 milioi; kultura azpiegituretan, 7 milioi; Etxebizitzan, 21,2 milioi; eta finantza laguntzetan, 14 milioi.

Agerraldian, Mendiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak "erabateko laguntza eta konfiantza” duela ETBko egungo zuzendaritza taldean. Horri buruz, esan du "estreinako aldiz historian” profesional “adituak eta independenteak daude erakunde publikoaren buruan”. Eusko Jaurlaritzak irrati-telebista publiko “plurala, kalitatekoa eta konprometitua terrorismoaren deslegitimazioarekin” nahi duela adierazi du Mendiak. Bere aburuz, EITBko egungo zuzendaritzak “argi du horiek direla bere helburuak eta horrelakoa izateko lanean ari dela". "

Saharako gatazkari dagokionez, hau da, atzo Aaiunen izandako gertaera bortitzei dagokienez, bozeramaleak eskatu die bai Espainiako gobernuari bai Europako Batasunari "paper aktiboagoa jokatzeko Saharako gatazka konpontzeko orduan” eta “gertatutakoari buruzko ikerketa independentea abiatzeko”. Mendia “kezkatuta” agertu da  “hain larriak izan diren gertakizun horien aurrean eta atsekabea erakutsi du hil diren zibil saharar eta polizia marokoarrengatik".

Memoriaren Eguna

Beste alde batetik, eta Memoriaren Egunari dagokionez (bihar, asteazkena, izango da, hilak 10), Idoia Mendia bozeramaleak esan du "alderdi guztiok terrorismoaren biktimei zor diegun omenaldia da, asko sufritu baitute herri honetan". Legebiltzarreko talde  guztiek ez dute, baina, parte hartuko ekitaldian. Izan ere, Aralarrek eta EAk ez dute bat egiten adierazpen instituzionalarekin. Aipatu adierazpena Euskadiko udaletan eta Eusko Legebiltzarrean zein Ajuria Enean terrorismoaren biktimak omentzeko egingo diren ekitaldietan irakurriko da. Bozeramalea “oso penatuta” dagoela horregatik esan du. “Biktimekin batera egon behar dugu haientzat hain berezia den egun horretan” azpimarratu du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010-11-9)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea; Carlos Aguire, sailburua