Eu

Euskadik Europako aireko konektibitatearen topaketa handienaren antolakuntzaren lekukoa hartuko du Belfasten

2017.eko apirilak 20

Hilaren 25ean, Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko sailburuak,  Suzanne Wylie  Belfasteko Udaleko zuzendariaren eskutik Euskadi 2018an “Routes Europe” topaketaren antolatzaile ofiziala izateko lekukoa hartuko du.

Esandako topaketa datorren urtean Bilbon izango da, eta “Routes” topaketaren  aurreko edizioetan ez bezala, euskal hautagaitzan karga-garraioak eginkizun garrantzitsua izango du Euskadik dituen  aireportuen eta portuen azpiegiturak kontuan hartuta.

Hautagaitzaren programa sozialari dagokionez, parte-hartzaileek gure herrialdeko hiru lurraldeak ezagutzeko bisitak ere antolatu dira, helmuga turistikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten eta etorkizunean loturei buruzko erabakiak hartzeko irizpide egokiak izan ditzaten.

Euskadira egindako bisitan, Neil Mulligan «Routesen» ordezkariak azpimarratu duenez, “Bilbo eta Euskadi helmuga turistiko nahiko berriak dira, eta esperientzia kultural oparoak eskaintzen dizkiote bisitariari. Gure ordezkariak beti ari dira lanean esploratu beharreko merkatu berrien bila eta, ondorioz, poz-pozik jarriko dira iragarpen honekin: Bilbo hiri ezin hobea da Routes Europeren egoitza izateko.”

Aireko konektibitateari lotutako topaketarik handienak, Europan bertan zein Europatik kanpo negozioak egin ahal izateko guztiz beharrezkoa denak, abiazioko 1.200 profesional inguru izango ditu: 100 aire-linea baino gehiago, 300 bat aireportu, 50 turismo-agintaritza, 20 txostengile eta, halaber, aldez aurretik hitzartutako 4.800 bilera.

 Retortillo Sailburuak nabarmendu du ”topaketa honek Euskadirentzat duen garrantzia, aireko konektibitateak helmuga turistiko lehiakorra izateko guztiz beharrezkoa da eta.” Belfasten, Euskadik stand batean bere indar turistikoa nahiz hemendik hilabete gutxira  Europako aeronautika gailena hartuko duen egoitza izateko dituen ezaugarriak erakutsiko ditu.

Era berean, Belfastera joango den delegazioan Routes Europe 2018 topaketaren antolakuntzan zein martxan jartzean parte hartutako zenbait instituzio eta erakunde egongo dira. Harkaitz Millan Turismo Euskal Agentziaren zuzendaria eta Janire Bijueska Garraio Plangintzaren zuzendaria egoteaz gain, Nora Sarasola Bilbao Ekintzaren zuzendaria eta Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendaria ere hautagaitza laguntzera joango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak