Eu

Turismo bulegoek jaso dituzten bisitek % 6 egin dute gora Aste Santu honetan

2017.eko apirilak 19
  • Atzerriko turisten portzentajea % 41 igo da 2016arekiko.
  • Bizkaiak izan du bisitari gorakadarik handiena, % 12arekin.

i-Tourbask Turismo Bulegoen Euskal Sareak 58.443 bisita jaso ditu Aste Santuan, apirilaren 13a eta 17a bitartean; aipatuek, % 6ko gorakada suposatu dute 2016arekiko. Gipuzkoa eta Bizkaia dira bisitari gehienak jaso dituztenak, 24.953 eta 23.566 hurrenez hurren, Bizkaia izan bada ere bisitari gorakadarik handiena izan duena (% 12). Arabari dagokionean, gorakadarik esanguratsuena Guardian eman da; bertan, 3.000 bisitari baino gehiago jaso dituzte.

Gehien eskatutako informazioak planoak, mapak eta interes turistikoko tokiak izan dira; azken hori da beste guztiak baino gorakadarik handiagoa izan duena. Enogastronomia, kultur jarduerak, garraioak eta natura turismoa turistentzat erakargarri diren beste zenbait jarduera dira. Nabarmentzekoa ere Inaziotar Bidearen inguruko lehen galderak jaso direla aurten. 

Estatu mailako zein atzerriko turistek gora egin badute ere, azken horiek izan dira gorakadarik handiena azaldu dutenak: % 41 2016arekiko. Iaz bezala, Frantziarrak izan dira nagusi turista atzerritarren artean; bere atzetik, Alemania, Erresuma Batua eta AEB ageri dira. Azken horrek Italia eta Argentina baino bisitari gehiago bidali ditu aurten.

Estatu mailako bisitariei dagokienean, Kataluniarrak izan dira nagusi, Madrilen aurretik, iaz gertatu ez bezala. Turismoko zuzendari Maider Etxebarriak adierazi duenez, “Katalunia gure merkatu nagusienetako bat da eta, ondorioz, presentzia handia izango dugu aste honetan Bartzelonako B-travel Azokan, Euskadi turismo jomuga gisa sustatzeko”.

 Aste Santuko Kanpaina

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatu duen kanpainak emaitza oso onak izan ditu. “Bizi Euskadi esperientzia” leloarekin eta online, irrati eta telebista bidez, Euskadi bera eta Euskadik dituen aukerak ezagutarazi ditu estatu mailako turisten artean eta oporrak gure lurraldean igaro dituztenen artean. Sailaren webgunean eskuragarri zeuden esperientzia-pack delakoek eskaera oso handia izan dute. Aipatuek jarduera, txango eta asteburuko bidaia ezberdinak eskaintzen dituzte, Euskadi beste ikuspegi batetik bizi ahal izateko.

“Turistak erakartzeko izan duten gaitasunaz aparte, esperientzien kontsumoari buruzko lehen datuak jaso ditugu eta % 68 egin dute gora, 2016ko Aste Santuarekin alderatuta”, baloratu du Etxebarriak. Gehien eskatutako esperientziak ondokoak izan dira: Gaztelugatxeko San Joaneko itsas bisita, Gasteizko katedraleko bisita, artzain egun batez esperientzia eta Flyscharen Ibilbidea.

 

https://turismo.euskadi.eus/experiencias_100_basque/

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PeluqueriaAnaDM
    2017.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @EndikaVazquez: Las oficinas de turismo de @i_euskadi han recibido un 6% más de visitas esta Semana Santa https://t.co/XBmag4jSoG

  • @EndikaVazquez
    2017.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Las oficinas de turismo de @i_euskadi han recibido un 6% más de visitas esta Semana Santa https://t.co/XBmag4jSoG

  • @DavidDiezLl
    2017.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Las oficinas de #turismo han recibido un 6% más de visitas esta #SemanaSanta ➡ https://t.co/ZFzCPTKNua https://t.co/DKWf5ojV3Y

  • @oianemoreno
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Las oficinas de turismo han recibido un 6% más de visitas esta Semana Santa https://t.co/ThliN9sBRP

  • @isabelcadaval
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Las oficinas de #turismo han recibido un 6% más de visitas esta #SemanaSanta ➡ https://t.co/ZFzCPTKNua https://t.co/DKWf5ojV3Y

  • @a_retortillo
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Las oficinas de #turismo han recibido un 6% más de visitas esta #SemanaSanta ➡ https://t.co/ZFzCPTKNua https://t.co/DKWf5ojV3Y

  • @ApartMundaka
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Las oficinas de turismo han recibido un 6% más de visitas esta Semana Santa https://t.co/ThliN9sBRP

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Las oficinas de #turismo han recibido un 6% más de visitas esta #SemanaSanta ➡ https://t.co/ZFzCPTKNua https://t.co/DKWf5ojV3Y

  • @natourinG
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Las oficinas de turismo han recibido un 6% más de visitas esta Semana Santa https://t.co/ThliN9sBRP

  • @Basquetour_eus
    2017.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Las oficinas de turismo han recibido un 6% más de visitas esta Semana Santa https://t.co/ThliN9sBRP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak