Eu

Ingurumen sailburuak Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikaren ildo estrategikoak aurkeztu dizkie euskal enpresariei

2017.eko apirilak 25

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Elena Morenok aurkeztu dizkio Confebasken ingurumen-batzordeari Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren jarduna legealdi honetan gidatuko dituzten ildo estrategikoak.

Confebasken Bilboko egoitzan egindako bileran, hainbat enpresa eta elkarteren arduradunak parte hartu dute, hala nola CEBEK, Altuna y Uria, DEBEGESA, Cementos Rezola, EDP, Iberdrola, Mercedes, Olabarri, Ormazabal, Petronor,Tubos Reunidos, edo Uvesco. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren aldetik azaldu dira Iván Pedreira, Ingurumen Administrazioaren zuzendaria, Aitor Zulueta, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaria, eta Ihobe sozietate publikoaren zuzendari nagusia, Jesús Losada.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen taldeak aurkeztu ditu Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak ingurumen-plangintzarako dituen tresna nagusiak, hala nola 2020rako Ingurumen Esparru Programa, Erosketa Publiko Berdearen Programa, Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana; eta Klima Aldaketaren eta Biodibertsitatearen Estrategiak.

Halaber, berrikusi egin dira Sail honek enpresen esku jartzen dituen tresnak eta laguntza tekniko eta ekonomikoak, euren lehiakortasuna fabrikazio aurreratuaren eta ekonomia zirkularraren eremuetan hobetzera zuzenduak. Izan ere, hainbat enpresak ez dituzte oraindik ere tresna horiek ezagutzen.

Ingurumen sailburuordea eta Confebaskek bat datoz esaterakoan “ingurumen-politikak baliagarria izan behar duela bai lurraldeko garapen jasangarria bultzatzeko eta bai euskal enpresen posizioa euren merkatuetan hobetzeko”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko apirilak 26

    Albiste pozgarria, zeren denok egon behar gara hobekuntzarekin konprometituta.
    Aipatu ere esan behar da bilera Euskal Herrian badaudela beste enpresa mota batzuk, bileran ez ordezkatuak, bide honetan lan eta sakontzen dutenak.

  • 2017.eko apirilak 25

    ¿Dónde encontrar Programa de Compras Públicas Verdes, Gestión de Residuos Y Estrategias de cambio Climático?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak