Eu

“Gastronomia oinarrizko pizgarria da tokian tokiko beste sektore batzuentzat”, esan du Retortillo sailburuak

2017.eko maiatzak 08

Egun hauetan Donostian egingo den Turismo Gastronomikoaren III. Foroaren inaugurazioan Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok azpimarratu du ez dela halabeharrezkoa Euskadi berriz ere nazioartean hainbesteko proiekzioa duen eta gastronomia eta horri lotutako turismoa erreklamo dituen ekitaldi baten agertokia izatea.

Sailburuak bere esku-hartzean azaldu du “janaria Euskadiren ezaugarrietako bat” dela, eta turismoaren sektoreari ematen dion bultzada hor sortzen den zirkulu bertutetsuaren adierazlea dela: “Gastronomiak tokian tokiko ekoizpen-sektoreak suspertzen laguntzen du, besteak beste, sukaldaritza, ostalaritza, turismo-agentziak eta hotelak, eta, aldi berean, loturak sortzen ditu tokiko kulturaren eta globalaren artean”, azaldu du.  

Gainera, jarraitu du esanez Retortillok, turismo gastronomikoa ez dago lotuta janariari bakarrik, bere baitan balio etikoak eta jasangarritasun-balioak ere baditu.  “Turismo gastronomikoaz gozatzea bertako paisaia, herriaren historia, jomuga turistikoaren balioak eta kultura-ondarea ezagutu eta gozatzea ere bada. Eta ez dago zalantzarik gastronomia dela Euskadiko turismo-eskaintzaren xarmarik handienetako bat eta Euskadi-Basque Country markaren nazioarteko proiekzioaren balio nagusia”.

Turismo Gastronomikoaren III. Mundu Foroa

MTEren Turismo Gastronomikoaren III. Mundu Foroa Donostian egingo da maiatzaren 8an eta 9an. Foro hori antolatzen da Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen sustapenaren, eta, zehazki, turismo gastronomikoaren eta iraunkortasunaren arteko loturaren sustapenaren esparruan, 2017 Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtea izendatu den aldetik.

Aurkezpenekin batera lan-saioak ere egingo dira, eta parte-hartzaileei elkar eragiteko eta ideiak partekatzeko aukera emango diete. Foroaren programa ofizialaren parean, ekitaldi ugari antolatuko dira gastronomiaren gune nagusietan, eskainitako produktuen aukera aparta erakusteko.

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HofmannBCN
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    “La #gastronomía es un estímulo esencial para otros sectores locales” https://t.co/ZWQZOsBl7Q #hostelería

  • @HofmannBCN
    2017.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    “La #gastronomía es un estímulo esencial para otros sectores locales” https://t.co/ZWQZOsSWwq

Ekitaldiko kargudunak