Eu

100 gaztek parte hartu dute Facebook bidez " Non ikusten duzu Europa Euskadin? argazki lehiaketan

2017.eko maiatzak 09

100 GAZTEK PARTE HARTU DUTE FACEBOOK BIDEZ “NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN?” ARGAZKI LEHIAKETAN

-       1.200 boto baino gehiago eman dira Eusko Jaurlaritzak eta EGEFek antolatutako lehiaketa honen VI. edizioan

 

Vitoria-Gasteiz. 2017ko maiatzak 9. Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuorde Alberto Alberdik gaur goizean eman ditu sariak, gazteen Argazki Lehiaketaren Seigarren Edizioan: “Non ikusten duzu Europa Euskadin?”

Facebook bidez garatutako lehiaketa honetan EAEko 96 gaztek parte hartu dute, 14 eta 25 urte bitartekoek, eta 1.266 boto eman dira.

Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak antolatzen du Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) Euskal Herriko Programa Eragilearen komunikazioaren testuinguruan, eta bere asmoa da EGEF Funtsek finantzatutako ekimenak Euskadin ezagutzera ematea, baita Europa euskal gazteriari hurbiltzea eta Europak bere ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzea ere.

Edizio honetan nabarmentzekoa da parte-hartzaileek aurkeztutako argazkien goi-mailako kalitatea.

Lehen saria (reflex kamera bat), epaimahaiak aukeratutako argazki onenari, YON DEL HOYO ORTIZ DE ZÁRATEk (Bilbo) lortu du; bigarren saria (Go-Pro_Hero kamera bat) ANDONI VALLE GARCÍAk (Barakaldo), eta hirugarrena (E-Book bat), Facebooken boto gehien jaso dituen argazkiari, ÁGUEDA LARRAZABAL HIDALGOk (Getxo).

Informazio gehiago: www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak