Eu

Visesa passivhaus teknikaren araberako munduko bizitegi-eraikinik garaiena ari da eraikitzen Boluetan

2017.eko maiatzak 10
  • Eraikuntzak 88 metro neurtzen ditu eta 171 etxebizitzaz osatuta dago: 108 salmentarako babes ofizialeko etxebizitzak dira eta 63 etxebizitza sozialak, gehienak alokairurako
  • Passivhaus teknikari esker % 70era arte murriztu ahal izango da berokuntza-eskaria, eta energia-kontsumo ia nuluko eraikina izango da
  • Arriola sailburuak azpimarratu du etxebizitza publikoen sustapenetan eraikuntza-prozesu berritzaileak aplikatzeak dakarren aurrerapen soziala, izan ere, "baliabide gutxi dituzten pertsonei kalitate handiko etxebizitzak, eta gastu gutxikoak, izateko aukera ematen die”

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola gaur goizean izan da Visesa sozietate publikoa Boluetan (Bilbo) energia efizientzia handiko passivhaus estandarraren arabera eraikitzen ari den 28 solairuko eraikina bisitatzen. Eraikinak 171 etxebizitza ditu, 108 salmentarako babes ofizialeko etxebizitzak dira eta 63 etxebizitza sozialak. Darmstadteko (Alemania) Passivhaus Institut ziurtagiria duen munduko eraikinik garaiena izango da 88 metro dituenez, eta ziurtagiria une hauetan ari dira tramitatzen.

Boluetako eraikinak Nazio Batuen praktika onen nazioarteko lehiaketaren Best Practice kalifikazioa du, eta Roosvelten, New Yorken, eraikitzen ari diren beste eraikin bat baino 5 metro garaiagoa baino ez da.  

Dorrean passivhaus ziurtagiria lortzeko egin diren esku-hartzeak bost ardatzetan oinarritzen dira: isolamendu termikoa, zubi termikoen kontrola, airearen estankotasuna etxebizitza bakoitzean, prestazio handiko arotzeriak eta bero-berreskurapenaren bidezko aireztapena. Horrekin % 75 arte murriztu ahal izango da eraikineko etxebizitzen berokuntza-eskaria, eta energia kontsumo nuluko eraikina bihurtuko da horrela, onura bikoitza ekarriz: soziala eta ingurumenekoa. Boluetako eraikina Varquitectos arkitektura-estudioaren eta Sukia eraikuntza-enpresaren artean garatu da, eta energia aurrezteaz gainera beste hainbat abantaila ere izango ditu: konfort akustiko eta termikoa, barruko airearen kalitatea eta material naturalak.

Lortutako emaitzak adierazitako bost esparruetan arretaz egindako lanaren ondorio dira, eta erabili diren soluzioei esker lortu da ez garestitzea eta exekuzio-epeak ez luzatzea.  

Arriola sailburuak azpimarratu du etxebizitza publikoen promozio batean eraikuntza-prozesu guztiz berritzailea erabiltzeak duen garrantzi soziala, horrek esan nahi baitu “Eusko Jaurlaritzak baliabide gutxi dituzten pertsonen esku jartzen dituen etxebizitzek prezio libreko etxebizitzen moduko kalitatea dutela, eta zenbaitetan gehiago direla berrikuntzan eta eraikuntzako aurrerapenetan”. Alde horretatik, “energia kontsumo ia nuluko eraikin bat eraikitzeko eta bertan bizitzeko gastuak ahalik eta txikienak izatea lortzeko ahaleginak zentzu betea du etxebizitza sozialez eta babes ofizialeko etxebizitzez ari garenean”, erantsi du.

Sailburuak Boluetako proiektuaren berezitasuna ere azpimarratu nahi izan du; izan ere, Visesa eraikitzen ari den eraikina Bilboko eremu horretan 1.100 etxebizitza (babes ofizialeko 608 eta 492 libre) hartuko dituzten zazpi eraikinetako lehenengoa da, eta hirigintzako esku-hartze konplexu eta handinahiko baten baitan egingo da. Eragiketa goitik behera ari da aldatzen alde horren fisonomia, eta erabili gabe eta hondatuta zegoen industria-eremua herritarrentzat berreskuratuko da eta Bilboko hiri-bilbean, gizartean eta ingurumenean integratuko da, lurraldea antolatzeko elementu gisa Ibaizabalen ibaiertzari protagonismo handia emanez. 

Horretarako, lan handia egin da garai bateko industria-lurrak ingurumenaren ikuspegitik berreskuratzeko, lurzoruetako kutsadura garbitzeko eta ibaiertza lehengoratzeko. Eremua goitik behera berrantolatu da, beraz, hiriaren ikuspegitik, eta industriaren hondarrak auzo moderno bihurtu dira, gizartearen ikuspegitik kohesionatua eta ingurune natural pribilegiatu batean.

Lehenengo eraikin hau 2018ko lehenengo seihilekoan amaitzea aurreikusten da, eta Visesa laster hasiko da eraikitzen bigarren bizitegi-erakina aldameneko lursailean; eraikin horrek salmentarako babes ofizialeko 190 etxebizitza izango ditu. Sustapen hori ere gertaera gogoangarria izango da auzoaren antolaketan, eta eraikuntzaren kalitatea, berrikuntza eta energia-efizientzia izango ditu ezaugarri. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko abuztuak 21

    VIVEZORROZAURRE...PERO DE ALQUILER SOCIAL
    NO A LA VPO NI VPT. SI A LA VIVIENDA PÚBLICA PARA ALQUILER SOCIAL.
    VIVEZORROZAURRE 2 dormitorios
    VPO 139700 €
    VPT 181000 €
    LIBRE 281000 € ( 141300 € Y 100000 € de diferencia )
    CON LOS 1413000 € Y 100000 € QUE SE REGALAN EN LAS VPO Y VPT , QUE SE CONSTRUYA VIVIENDA PÚBLICA DE ALQUILER PARA QUIEN LO NECESITA Y MIENTRAS LO NECESITA.
    NO A LA VENTA DE BIENES PÚBLICOS A PARTICULARES.
    POR EL DERECHO REAL A LA VIVIENDA

  • 2017.eko abuztuak 17

    608 bienes públicos que se van a vender a particulares.
    No más venta de vivienda pública
    Por la vivienda pública de alquiler
    La vivienda para quien la necesita
    NO A LA CONSTRUCCIÓN DE VPO PARA VENTA
    VIVIENDA PÚBLICA PARA ALQUILER
    NO AL NEGOCIO DE LA CONSTRUCCIÓN Y VENTA DE VIVIENDA PUBLICA
    SI A LA CONSTRUCCIÓN DE VIVIENDA PÚBLICA PARA ALQUILER SOCIAL
    POR EL DERECHO REAL A LA VIVIENDA
    ILEGALIZACIÓN YA DE LA VENTA DE VIVIENDAS HECHAS CON DINERO PÚBLICO
    POR LA VIVIENDA PÚBLICA DE ALQUILER YA
    DE LA WEB DE VISESA:

    "el cometido de la vivienda de protección pública es precisamente el de cubrir la necesidad de vivienda real, esto es, posibilitar el acceso a una vivienda digna a las personas que no disponen de ella."

Ekitaldiko kargudunak