Eu

Josu Erkorekak harrera egin dio Europako Kontseiluaren Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko Presidenteari, Gudrun Mosler-Törnström

2017.eko ekainak 01

Eusko Jurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak harrera egin dio, gaur eguerdian, Europako Kontseiluaren Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko Presidente Gudrun Mosler-Törnströmi, Bilboko Burtsan antolatutako ekitaldi ofizialean.  

Harreraren ostean, laneko batzarra izan dute biek beren lan-taldeekin batera. Eusko Jaurlaritzatik Europako Gaien Zuzendari Mikel Antón eta Kabineteko Zuzendari Tatiana Gonzalez San Sebastián izan dira, eta Europako ordezkaritzatik, aldiz, Europako Kontseiluaren Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko Zuzendari Jean Philippe Bozouls eta Europako Kontseiluaren Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko Kabinete Zuzendari  Sabine Zimmer.  

GUDRUN MOSLER-TÖRNSTRÖM

Gudrun Mosler-Törnström, Austriako Alderdi Sozialdemokratako kidea, Europako Kontseiluaren Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarreko Presidentea den lehen emakumea da Europako erakunde honen 67 urteko historian, eta urritik dauka kargu hori.

Tokiko eta Eskualdeko Gobernantzan aditua, Salzburgoko Legebiltzarreko kidea da 2009tik, eta gaur egun, gainera, ganbarako Presidenteordea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak