Eu

Tapia sailburuak bokazio industrialen beharra azpimarratu du BEC-en zabaldu den Aste Industrialean

2017.eko ekainak 06

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak, BEC-en zabaldu den Aste Industriala insuguratu du. Bertan, Ferroforma, Subcontratación, Addit3D, Pumps & Valves Maintenance, Fitmaq, Workinn eta Polveri & ecoCoating ospstuko dira ekainaren 6 eta 8 bitarte.

Topaketa honetan enpresa txikienak izango dira protagonista, aipamen berezia merezi dutenak euskal i dustriaren bihotza eta motorra direlako.

Tapiak bokazio industrialak aldarrikatu ditu etorkizunera begira gure industriaren modernizazioa eta iraupena bermatzeko.

Sailburuak enpresen esfortzua txalotu du 2016 urtean industriaren emaitzak indartu zituztelako eta 2017an ere joera mantentzen ari direlako, gaur EUSTATek kalerstu dituen datuen arabera, eta lehe lau hilabeteko Industria Ekoizpen Adierazleak %2,4-ko hazkundea lortu du.

Sailburuaren hitzaldi laburra lau mezu nagusitan oinarritu du:

  1. ENPRESA TXIKIEN HORNITZAILE LANA.

Industriaren kate osoan, atal guztiak eta ekoizpenaren urrats guztiak dira garrantzitsuak, eta Euskadin industria auxiliarra bereziki zabala daukagu.

Enpresa txiki hornitzaileak gero eta azkarragoak, arinagoak, malguagoak eta berritzaileagoak izateko beharra dute, merkatuan lehiakor jokatzeko.

Horretara bideratzen ditugu Jaurlaritzaren laguntza programa guztiak: enpresa txiki eta ertainen inbertsioak sustatzera, lehiakortasuna indartzera eta enplegu berriak sortzera zuzentzen ditugu laguntzak.

Gogora ekarri nahi nuke aste honetan enpresa txikientzat zabalduko den Gauzatu programaren deialdi berria, aurten 28 milioi euro izango dituena.

  1. INDUSTRIAREN OSASUNA ETA APIRILEKO INDUSTRIA EKOIZPEN DATUAK

Gure kezka eta konpromisoa ekonomiaren indarberritzearekin dugu. Bereziki, industriari bultzada emanez, kontutan hartuta jarduera industriala ez dugula egun batetik bestera sortzen.

Industria planifikatzea, diseinatzea eta ekoiztea, epe ertain edo luzeko lana da. Aurreko urtean Industriaren pisua gure Barne Produktu Gordinean %23,9koa izatea lortu genuen, krisian galdutako zati garrantzitsua berreskuratuz, baina oraindik lana badugu nahi den  %25 lortzeko.

EUSTATek kaleratu berri du apirileko Industriaren Ekoizpen Indizea. Produkzioa %2,6 hazi zen iazkoarekin alderatuz, eta 2017ko lehen lau hilabeteko hazkunde akumulatua %2,4koa izan da.

Etorkizunera begira inork ez du hazkunde maila hau ziurtatzen baina bada kontutan hartzeko informazio borobila, hau da, euskal industria sektore guztien aurreikuspenen arabera, denek mantendu edo handitu egingo dituzte euren eskaerak, enplegu sorrera eta Ikerketa eta garapenerako inbertsioa.

  1. ENPLEGU INDUSTRIALAREN GARRANTZIA

Testuinguru honetan, enpleguaren kalitatea da esku artean dugun erronka nagusienetako bat, eta uste dugu enplegu industriala horretarako aukera bat izan behar duela. Euskadik bokazio industrial behar ditu. Beharrezkoak ditugu industriaren modernizazioa eta jarraipena gauzatuko dituzten belaunaldi berriak. Industria alorreko profesional berriak, alegia.

Konpetentzia digitalak izango dituzten gazteak; teknologia berriak, internalizazioa eta kudeaketa eredu berriak menperatuko dituztenak. Ezinbestekoak izango ditugun profesionalak dira, egungo  gizarte-politika eredua mantentzen lagunduko duen ekonomia sistema sendo baten alde egingo duten profesionalak.

  1. NAZIOARTEKO AZOKETAN GURE ENPRESEN LANAREN ERAKUSKETA

Amaitzeko. Espero dut azoka honetan sortzen den giroa lagungarria izatea enpresen onena erakusteko eta enpresen negozio aukera berriak areagotzeko, horixe baita azokaren helburu nagusia.

Dakizuen bezala, Kolonbiatik etorri berriak gara. Bertan, Cartagenan ACODAL izeneko azokan izan ginen 30 inguru euskal enpresekin; maiatzean ere Euroako zita industria nagusian izan ginen Hannover-en; gaur hemen gaituzue, eta bihar Bartzelonako Nazioarteko Logistika Azokara joatekoak gara.

Benetan dizuet, euskal enpresen balantzeak baikorrak izaten ari direla horrelako azoketan, eta espero dut BECeko Aste Industriala ere emankorra izatea.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bokazio industrialen beharra azpimarratu dut BEC-en zabaldu den Aste Industrialean https://t.co/JOwBELGE7w https://t.co/

  • @euroberri
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bokazio industrialen beharra azpimarratu dut BEC-en zabaldu den Aste Industrialean https://t.co/JOwBELGE7w https://t.co/

  • @deiEJGV
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bokazio industrialen beharra azpimarratu dut BEC-en zabaldu den Aste Industrialean https://t.co/JOwBELGE7w https://t.co/

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bokazio industrialen beharra azpimarratu dut BEC-en zabaldu den Aste Industrialean https://t.co/JOwBELGE7w https://t.co/

  • @BEC_Bilbao
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Tapia sailburuak bokazio industrialen beharra azpimarratu du BEC-en zabaldu den Aste Industrialean ➡ https://t.co/Dp7FpCCI78 ht…

  • @grupospri
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bokazio industrialen beharra azpimarratu dut BEC-en zabaldu den Aste Industrialean https://t.co/JOwBELGE7w https://t.co/

  • @arantxa_tapia
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Bokazio industrialen beharra azpimarratu dut BEC-en zabaldu den Aste Industrialean https://t.co/JOwBELGE7w https://t.co/jLO22F5hYr

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak