Eu

URAk jendaurrean jartzen ditu Donostiako Martutene auzoa Urumearen uholdeetatik babesteko lanen II. fasearen proiektua eta Ingurumen-inpaktuaren azterketa

2017.eko ekainak 13

URAk jendaurrean jartzen ditu Donostiako Martutene auzoa Urumearen uholde natural eta errepikarietatik babesteko proiektua. 

Proiektuan islatzen diren etorkizuneko lanen barruan aurreikusten da I. Fasean bideratutako 800 metroekin jarraitzea, bi faseen artean 1.370 metrotara heldu arte: hots, 570 gehiago Martuteneko zubitik ibaian behera, Bertizeko industrialdetik hasita. 

I fasean egin zen bezala, II. faseko bideratze lanetan gaur eguneko ibai-ohea erasanik gabe mantenduko da, eta bere zabalera 0,0 kotatik hasita handituko da. Behin betiko zabalera, batez beste, gutxienez 45 metro eta gehienez 50 metro artean egongo da; ondorioz ibilguaren zabalera kasik bikoiztu egingo da. Baina ez da ibai-ibilgua dragatuko, +0,00 kotaren gainetik induskatu egingo da, oraingo ibilgutik kanpo.

Halaber, lanon II. fasearen barruan egongo dira hiri-drainatzea bermatzeko ekintzak, horretarako ekaitz tanga instalatuz. Xedea: bideratzeak uholdeetatik babestuko duen hiri-eremuan metatu litezkeen euri-urak jaso — ur askoko garaian ibaiak hartzen duen mailaren kotaren azpitik egongo delako — eta Urumeara itzuli — horretarako koten arteko tartea libratuko du.

Azkenik, Añarbeko uren saneamendu sarea berrituko da. Lizitaziorako aurrekontua 16.857.097,73 €-koa da. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

http://www.uragentzia.euskadi.eus/informazioa/martutene-2-fasea/u81-000351/eu/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak